Ermua bi gurpilen gainean egongo bihar

23.10.09
Kultura eta Gazteria

Ermuak ‘Pub Dakota’ izeneko moto zaletuen 3. festa ospatuko du biharko egunean. Jaia Probaleku plazaren eta inguruko kaleetan gauzatuko da, bertan ikusgai egongo baitira parte hartuko duten motoak. Mentxu Markos eta Paqui Lopez neska bikotea da ekimen honen bultzatzaileak. Biek moto zale amorratuak dira eta orain lau urte abian jarritako ideia berreskuratu dute aurtengoan, urtebetko atsedenaren ondoren. Iaz ez zen moto zaleen festarik egin, plaza eta inguruak obretan zeudelako. Nolanahi ere, aurten indarberriturik dator egitaraua, ‘The High Light’ taldearen zuzeneko musika kontzertua baitakar. Ekimenak San Miguel, Exclusivas Direna, Ermuko Motobat kluba, ‘Carpe Diem’ Puba, Ermua Autoeskola, Erreka Etxea tabernaren laguntza eta Udalaren babesa jaso izan du.

Ekimenaren helburua motorren mundua hedatzea eta ezagutaraztea da eta, aldi berean, urteko asteburu batean jendea erakartzeko gauza interesgarri bat antolatzea, horrek ostalaritzari berari ere mesede egingo diolakoan. Jarduera adin eta mota oroko pertsonentzat pentsatuta dago, gazte nahiz helduentzako ekintzak izango baitira. Dena den, antolatzaileek adi egoteko gomendatzen dute makina oso txukunak ikusi ahal izango baititugu. Antolatzaileek adierazi digutenez, Euskadi osoko moto zaleak etorriko zaizkigu eta kopurua handia izan daiteke eguraldia lagun izaten badugu. Etorriko direla baieztatu dutenen artean Bilbo, Dima, Abadiño, Durango, Ermua eta Donostiako moto zaleak ditugu.

Egitaraua

  • 13:00etan. Moto zaleen jaiari hasiera emango, parte hartzaileei ongi etorriera eginez.
  • 13:30etan: Jarduerak gaztetxoenentzat:
    • 8 urtetik beherakoei motor gainean argazkia atera eta hori oparituko zaie.
    • Motoen inguruko marrazkien lehiaketa Ermuako Autoeskolan. Partehartzaileentzat opariak izango dira.
  • 17:30etan. Jolasak motoekin.
  • 21:30etan. Luntxa parte hartzaileentzat Dakota Pubaren eskutik.
  • 23:00etan. ‘The High Light’ musika taldearen emanaldia Probalekun.
  • Goizaldeko 02:00etan. Oparien zozketa Dakota Pubean eta martxa herritik zehar!

Jaia dela eta, Probaleku kalea zirkulazioari itxiko zaio, arratsaldeko ordu 1etatik aurrera.

  • Argazkian moto zaleen beste kontrentzazio batean erakutsitako motoa dugu hau

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin