Toki-garapeneko Alorrak amaiera emango dio bihar ETEntzako zikloari

27.10.09
Ekonomi Sustapena

Toki-garapeneko Alorrak amaiera emango dio bihar urrian zehar gauzatu duen Enpresa Txiki eta Ertainentzako zikloari. Biharko saioa Sarriko Business Schooleko ordezkariak dinamizatuko du. Saio horretan herrian, gero eta zorrotzagoa den eskaeriari erantzun ahal izateko, merkatu berriak bilatu eta produktu berriak eskaintzeko, enpresari eta autonomoek izugarrizko ziurgabetasun- eta lehiakortasun- egoera honetan egiten duten ahaleginaren berri emanez. Hitzaldi hau Ermuko “Izarra” Enpresak Prestatu eta Sustatzeko Zentroan diren enpresa mintegiko enpresei zuzenduta dago, bai eta testuinguru aldakor honetan malgu eta dinamiko izaten jarraitu nahi duten gainerako enpresa txiki, autonomo eta mikroeteei ere.

Azken aurreko saioa EHNEko trebakuntza teknikari den Unai Arangurenek dinamizatu zuen. Hizlari honek nekazal munduak eskaintzen dizkigun aukera anitzak aurkeztu zizkigun. Bilera giro atsegin eta erlaxatuan gertatu zen eta nekazaritza ekologikoak bizitzeko aukera gisa eskaintzen dituenak azaldu zituen. Bere hitzetan, ilusio bat bizitzeko modu edo lanbide bihur daiteke erraz asko. Gehienetan, adierazi zuenez, horretarako ez da behar lur sail handi edo hektarea ugari, ez eta inbertsio handiak egitea. Aukera horretan aurrera egiteko, egin beharrekoa baliabideak ongi aprobetxatzea eta ahalik eta autonomoena izatea dela azpimarratu zuen. Bileran, nekazal inguruan lanpostuak sortzeko dauden aukerak aztertu eta, landa giroan eta hiriguneetatik urrun bizitzeak dituen abantaila eta desabantailak ere hizpide izanik.

Bileran laguntza behar duten pertsonei zerbitzuak eskaintzen dizkien Ermuko Egun-Alai enpresa izan zen. Enpresa honek asko lagun diezaieke landa giroan jarduten duten zaintzaileei. Horrez gain, nekazal produktuak banatzeko modu berriaz, eta nekazari modu jasangarrian aritu eta arduratasunez jokatzeko bizi-filosofia ere hizpide izan zelarik. Bilera hau kontaktua egiteko balio izan zuen, eta hemendik aurrera Unai parte hartu zuen bakoitzarekin bilduko da bakoitzaren beharrak, lurraren landatzea norbanakoaren lanbide-aukera izate aldera.

  • Argazkian Unai Arangurenek dinamizatu zuen saioaren unea

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du