Ermuko merkataritzaren inguruko iritzia eman ahal izango dute gaur herritarrek

29.10.09
Ekonomi Sustapena

IES UNI Eibar-Ermua BHI ikastetxeko merkataritzako ziklo ertaineko ikasleek bihar kale-inkesta egingo dute herritarren artean, herritarrok merkataritzaren sektoreari buruz dugun iritzia jasotzeko. Toki-garapenerako udal alorrak inkesta sakona bildu nahi du gure erosketa ohiturak eta gustuak eta aztergai diren sektore horien inguruko iritzia ezagutzeko. Landa-lan hau gauzatuko duten ikasleek lan horretan jarduteko kreditaturik joango dira eta Alorraren txartelak eramango dituzte paparrean. Inkestagileek ondorengo lekuetan egongo dira: Ongarai, Zubiaurre, Orbe Kardinalaren plazan, San Pelaion, Goienkale eta San Antonion. Nolanahi ere, jendearen mugimenduei jarraiki beste zonalde batzuetatik ere pasa daitezke. Lan horren xedea herriko merkataritza, ostalaritza aisialdi eta turismoa indarberritzea da, horien lehiakortasuna areagotzeko. Horretarako, aztertu nahi diren sektoreen gainean dituzten iritzi, ikuspuntu eta erosteko ohiturei buruz informazioa jasoko dute elkarrizketen bitartez. Toki-garapenerako udal alorrak lagin adierazgarri bat egin nahi duenez, inkesta kopuru handia egitea proposatu du, azterketaren bidez datu ugari biltzeko asmoz, horiek analizatu eta, baldin badaude, hobetu beharreko aspektuak zehazte aldera.

Inkestak hamar atal ditu, horietan galderak irekiak edo itxiak izan daitezkeelarik. Halaber, diseinuan tarte bat ere utzi da inkesta erantzuten duen pertsonak beren iradokizun edo iritziak idatz dezaten. Galderen artean nolako produktuen erosketak eta horiek noiz egiten, zein aldizkatasunarekin; eta zein den gehien baloratzen dutena galdetuko zaie, besteak beste. Herrian beraien ustez merkataritza edo aisialdi alorretan ez dugunik edo faltan dagoenik ere adierazi ahal izango dute kontsumitzaile gisa. Merkataritza, ostalaritza eta aisialdia aztertu nahi baitira, turismo indartu eta bisitariak udalerrira erakartzeko faktore gisa. Alorreko arduradunek herritarrei dei egiten diete datu-bilketan eta galdeketetan laguntza eman dezaten, azterketak emaitzarik onenak lor ditzan esperantzarekin. Inkesta hamar bat minututan bete edo erantzun ahal izango dela aurreikusi da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du