Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza zena aurrerantzean Toki Garapeneko Alorra izango

06.11.09
Erakundea

Herrian Ekonomi Sustapen eta Enplegua izenaz ezaguna den Alorrak, ofizialki beste izen bat izango du aurrerantzean. Izen horren aldaketa aho batez erabaki du Udalbatzak, orain egun batzuk eginiko azken udalbatzarrean. Izen berriak misio, eskumen eta helburuak hobeto jasotzen ditu eta hori Toki Garapeneko Alorra da.

Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Prestakuntza Alorraren misioa honakoa da: “Ermuko udalerriaren toki-garapena lortzen laguntzea eta inguruarekin lankidetzan aritzea, herriaren garapen ekonomiko eta soziala oztopatzen duten gabeziei erantzunez eta enpresen aniztasun eta lehiakortasuna, lanbideen hobekuntza eta giza baliabideen kualifikazioa hobetuko duten programak diseinatuz eta kudeatuz.

Alor honen misioaren definizioa toki-garapenaren kontzeptuarekin bat datorrela kontutan izanik eta egungo izena, luzeegia izateaz gainera, toki-garapenak daukan politika global eta integratuaren esanahia ez duenez adierazten, hemendik aurrera Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Prestakuntza Alorra izenaren ordez Toki Garapeneko Alorra izena hartuko du”.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian