Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

19.12.25
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Erakundea
Gizartea
Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako

Migratutako pertsonen integrazioari ematen zaion bultzada aitortzeko urteko ekitaldia Ermuan (Bizkaia) egin du Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko sailak. Migraziorako Euskal Itun Sozialak sustatutako ekitaldi honetan bizikidetzaren eta aniztasunaren alde lan egiten duten pertsonek eta kolektiboek egindako lana aintzat hartzen da.

Aurten sarituak izan dira Ermuko Nazioarteko Elkartasun Kontseilua, Santiago Apostoluaren eliza, ATCADE. Ermuko etxez etxeko zaintzako langileen elkartea, 3 KULTURA Kulturarteko bitartekaritza-elkartea, Yallah Zurekin elkartea, ADEMAk eta PAACEk sari bana jaso dute.
Ermua burdinaren herria izan da eta inguru honetan sortutako industrian lan egitera etorritakoek haien familientzako bizi-baldintza hobeagoren bila etorri izan dira. Ez hori bakarrik, Ermuko gizartea josten eta aberasten aritu dira, jatorriz bertakoak zirenekin balioak eta ohiturak partekatzen jardun dute. Honek guztiak Migraziorako Euskal Itun Sozialak aipatzen duen erantzukidetasuna islatzen du. Eskubide eta beteharrak guztionak dira eta horien aitortza barneratzen denean bizikidetzan aurrera egiteko pausuak ematen dira” adierazi du Nerea Melgosa sailburuak.

Aurtengo sarituak

Ermuko Nazioarteko Elkartasun Kontseilua. Bi hamarkadetan zehar udal mailako espazio honek nazioarteko elkartasuna sustatzeko helburuarekin herriko elkarteak eta pertsonak batu ditu.

Santiago Apostoluaren Eliza. Eliza honetara hurbiltzen diren pertsona migratzaileek zerbitzurako bokazioa eta bizikidetzarekiko konpromisoa jaso dute. Elizakoek egiten duten lan diskretuari eta abegikorrari esker migratzaileek leku honetan hasiera-hasieratik babesa ematen duen espazio ireki bat aurkitzen dute.

Atcade Etxeko Langileen Elkartea. Ermuko etxez etxeko zaintzako langileen elkartea. Duela bi urte sortu zen, etxeko langileek Ermuan zituzten beharrizanei erantzun bat emateko asmoz. Laguntza, informazioa, prestakuntza eta sarea eskaintzeko gune bat da eta etxeko zainketen lana duintzeko helburua dauka.

3 Kultura Elkartea. Hezkuntza-komunitatean bitartekaritza-zerbitzuak eta familiei hezkuntza-errefortzua eskaintzen dizkie. Atzerriko haurren curriculum-oztopoak eta desorekak murrizteko Kulturarteko Bitartekaritzako Udal Zerbitzuarekin elkarlanean aritzen da. Era berean irakasleei kultura-gakoak interpretatzen laguntzen die eta familiek hezkuntza-komunitatean parte har dezaten saiatzen da.

Yallah Zurekin. Haien kezka nagusia emakumeen aukera-berdintasuna lortzen laguntzea da, batez ere jatorri magrebtarekoena. Horretarako, baliabide komunitarioetara hurbiltzeko programetan elkarlanean dihardu, osasun fisikoa eta psikosoziala zein pertsonen laneratzea sustatzeko eta bigarren belaunaldietako kideen bitartez gizarte-kohesioari laguntzeko.

Saharaz azpiko elkarteak. PAACE eta ADEMA. Lehenengoa Afrikan nekazaritza sustatzeko eta energía sortzeko elkartea da. Azken urteetan PAACEko kideek jardunaldiak afrikarrak antolatu dituzte eta beren balioak hartu dituen komunitatearekin partekatu izan dituzte. Bigarrena Afrikako emakumearen garapenerako elkartea da. Azken urteotan, herriko beste elkarte batzuekin elkarlanean aritu da, batez ere, kulturarteko jardunaldietan. ADEMAko kideak ere erreferente dira Ermuan bizi diren afrikar familia berrientzat.

Amurriok 2026rako lekukoa hartu du eta datorren urteko Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldia antolatuko du.

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartzeko argi-balizak jarri dira

Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko