Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarinen eskutik, gaur ‘Internet kafe’ ikuskizuna
Musika eta olerki emanaldia ikusgai izango dugu gaur Ermuko Lobiano Kulturgunean, gaueko 22:15etan, San Martin kulturala deritzan programaren barne. "Internet Kafe" Kirmen Uribe idazlearen eta Mikel Urdangarin musikariak elkarrekin sortutako ikuskizun berria da. Ekitaldia Udal Kultura sailak antolatutakoa da eta sarrerak 5 euro balio du . "Bar Puerto" eta "Zaharregia, txikiegia agian" lanen arrakastaren ostean dator proposamen berri hauxe berriz elkartu dira musikaria eta idazlea eta "Internet Kafe" hauxe jarri dute abian. Ikuskizuna mezu elektronikoetan dago oinarritua batez ere, egileek beraiek elkarri bidaltzen dizkioten Internet bidezko mezuetan, hain zuzen. Mezuek, gogoetak, pasadizoak, bidaietako inpresioak eta egoera pertsonalak jasotzen dituzte eta, askotan, kantak eta poemak eramaten dituzte atxikirik.
"Internet Kafe" lan berritzailea da eta gaur egunekoa, ikuskizun berean agertzen dira eguneroko hizkera eta literatura; presaz idatziako mezuak eta poemak eta kantak. Kantak bertsioak dira gehienak, eguneroko bizitzan entzuten ditugun kanta horiek: Tom Waitsi edo Lou Reedi egindako omenaldiak, kanta berrien zirriborroak edo txikitandik gogoratzen ditugun kanta tradizionalak.
"Internet Kafe" ikuskizun xamur eta desberdina da, umorez zipriztindua. Nika Bitchiashvili biolinjoleak laguntzen du bikotea eszenatokian, giro epelak eta soiltasuna bilatzen duen eszenaratze batean.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude