Asteburuko denboraleak arazoak sortu ditu eta kalean eta sotoak ureztatu

09.11.09
Hiritarren Segurtasuna

Asteburuan jasan dugun euri eta haize denboraleak hainbat gorabehera sortu ditu Ermuan. Egunik korapilatsuena igandea izan zen, euri-jasen ondorioz ur asko pilatu baitzen eta haize-boladak ere gogor astindu baitzuten. Horiek horrela, gure herrian hainbat gorabehera gertatu ziren, herriko Udaltzainei, Durangotik etorritako suhiltzaileei, Foru Aldundiko zerbitzuei eta herritarrei beraiei lana gogotik egitera behartu zutenak. Okin Zuri auzoan kutxatila batez pot egin zuen, urak gainezka eginez eta Zubiaurre nahiz Goienkaletik jaitsiz 19. eta 21. etxabeen atarietan pilatu eta kalea urez betez. Urak hosto, adar, eta lokatz ugari zekarrenez, kutxatilak itxi egiten zituen eta horiek kendu beharrean izan ziren Udaltzain eta bizilagunak.

634 Errepide Nazionala –Ermutik Bilboranzko norabidean- mozturik egon zen hainbat ordutan, Areitio gaineko bihurgune batean lurra eta zuhaitzak erori zirelako. Erreietako bat itxi egin zen eta horregatik trafikoa moztu eta Mallabiatik desbideratu zuen Udaltzaingoak. Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bertara etorri eta gogotik lan egin zuten zonaldea libre eta garbi uzteko.

Ermuko kanposantuaren parean ere –BI-2301- errepidean- putzu handiak sortu ziren, Artamenditik lokatz, hosto eta zuhaitz ugari baitzekarren urak. Hirigunean ere izan ziren hainbat arazo. Esaterako, Gipuzkoa Etorbideko 24. eraikinaren parean –Laminados Velasco enpresa ohia zenaren parean- putzu galanta egin baitzen. Azkenik esan behar Buenos Aires baserrirako bidea ere itxi egin zela denboralearen ondorioz.

Izan ere, asteburuan euri asko egin izan du ia etenik gabe. Horregatik Ego ibaiaren eta horren ibaiadarren (Urtia, Hambre, Rekalde, eta bar…) ur-emaria asko igo da. Zerbitzuan alerta egoeran eta kolore horian mantendu dira.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan