Izarraitzek emanaldi bikoitza emango gaur Lobianon, ‘Entremeses cotidianos’ antzezlana estreinatzeko
Ermuko emakumeez osaturiko Izarraitz antzerki taldeak, obra berria estreinatuko du gaurkoan Lobianoko aretoan: ‘Entremeses cotidianos’. Estreinaldirako bi emanaldi programatu dira, lehena arratsaldeko 7etan eta bigarrena gaueko hamarrak eta laurdenetan. Izarraitz taldearen estreina berriak ikusmina piztu du herrian eta aurreikusitako emanaldi bakarrerako sarrerak segituan agortu zirenez, arratsalderako bigarren bat prestatu da. Jakina denez, Lobiano Kulturgunean sar daitezkeen ikuskizunak tamaina txikikoak baitira eta saio bakoitzera ehun pertsona sartu ahal izango direlako.
Antzezlana Juan Carlos Colinak zuzentzen du eta obran Izarraitz taldeko antzezleek hartuko dute parte.
Sinopsia
Lau emakume antzerkia egiteko elkartzen dira, bakardadeak eta abandonuak beraien bizitzan dauzkaten ondorio txarrak eta horien eraginak murrizteko. Istorio bakoitzak hirugarren adinera heltzea emakumeentzat suposatzen duena kontatzen du, eta aldi berean, bakoitzak bizitzaren aldi berri honi aurre egiteko duen moduaren ikuspegirik barru-barrukoena eskaintzen du.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
