Toki-garapen Alorra pozik Midi-Pirineo lurraldeko enpresa saloian parte hartu izanagatik
Toki-garapen Alorra Toulouse hirian izan da, Midi-Pirineo lurraldeko enpresa saloian parte hartzeko. Ermua eta Toki-garapen alorraren parte hartzea ‘InnTegra’ proiektuaren barne kokatu behar da. InnTegra: erregioen arteko ekimena eta egoera berdintsuan daudenen artean indarrak batzea helburu du, amankomuneko arazoei irtenbideei emateko. Ermuarrak stand-a Covilhâ eta Albiko kideekin konpartitu dute azokak iraun duen hiru egunetan. Azoka honetan parte hartzean lortu nahi izan den helburua InnTegra proiektua eta bere kideak ezagutzera ematea eta horrekin batera osatzen ari diren enpresa sarea eta prestatzen ari diren zerbitzuak baita ere. Ermuko taldearen buru alorreko zinegotzi arduradun eta Bizkaiko Batzar Nagusietako kide Jose Luis Araujo joan da. Honekin batera, alorreko zuzendaria, Promosa sozietate publikoko gerentea eta Toki-garapeneko teknikaria izan dira Toulousen.
Enpresa azoka zela-eta, bide batez gure udalak gure herrian ekoizten duten hainbat enpresen produktuak ere eraman dituzte erakutsi eta ezagutarazteko. Bertan ordezkaturik izan diren enpresen artean, Tenneco, Microdeco, TVA ZF-Lemförder eta IDS zerbitzu informatikoak izan dira. Araujo zinegotzia Midi-Pirineoak lurraldeko presidenteordearekin, Bernard Raynaudekin, bildu da. Bilera horretan agintariek InnTegra proiektuaren eta Ermuko garapenaren inguruan hitz egin dute. Agintari frantsesa Ermuan egiten ari garen lanarekiko eta dugun garapenarekiko interesaturik agertu da. Bernad Raynaud jaunak zuzeneko informazio jasotzeko aukera izan du Ermuko standnean bertan.
Ermuak bere burua ezagutzera eman du, industri inbertsio berriak jasotzeko leku aproposatzat aurkeztuz
Ermuko standak bisita ugari jaso ditu azokak iraun duen egunetan zehar. Jende asko proiektuaren nondik norakoak eta jarduerengatik galdetu du. Gure lankideen ustez, proiektuaren filosofiak oso harrera ona jasan du. Gure lankideek elastikoak, gure herriaren azpiegiturak, kokapena eta bestelakoak agertzen dituen bideoa eta bestelako materiala banatu dute bisitarien artean. Hainbat bisitarik gure enpresek egiten dituzten produktuak ezagutu nahi izan dituzte eta horiengatik ere galdetu dute. Taldea ilusioz beterik bueltatuko da esperientziagatik eta etorkizunari begira irekitzen diren aukerengatik. Taldearen ustez bidaiaren xede eta helburuak bete egin dira.
‘Inntegra’ proiektuaren barne gure erakundearen egiteko bat merkatu berriak jorratu edo bazkide berriak egin nahi dituzten sozietate eta enpresen artean bitartekaritza lana egitea izango da, horiei hasieran lagunduz eta gidatzaile lana eginez. Eginkizun horren ardura Toki-garapenaren alorrak izango du. Zeregin hori bi noranzko izango ditu, Frantziatik honantz etorri nahi duten enpresentzat egingo delako eta, baita ere, hemendik Frantziarantz ireki edo joan nahi dutenenentzat. Zerbitzu hori hasieran doakoa izango da.
‘InnTegra’ proiektuak udalerri txiki eta ertainen bideragarritasun sozial eta ekonomikoa bermatu nahi du, erakunde publiko eta pribatuen elkar lankidetzarako bideak ezarriz, udalerrien garapen endogenoa eta enpresa lehiakortasuna erratzeko eta gehien trebatutako pertsonek alde egitea ekiditeko. Azken hauek hirigune handiagoetan egokituko diren lehiakortasun poloetara bideratuz. Proiektu honek etengabeko lankidetza eta antolatu eta sistematizatua ezartzeko abiapuntua suposatzen du, gizarte eta ekonomi alorretako eragile direnekin etengabe lankidetzan jardunez enpresa garapen endogenoa sustatzeko eta toki-lehiakortasuna indartzeko.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren