Gastronomia eta artisautzako produktuen azoka Ermuan da

26.11.09
Kultura eta Gazteria

Ermuan gastronomia eta artisautzako produktuen azoka izen dugu asteburu honetan. Jarduera gaur hasi da igandean bukatuko. Merkatuak hogei postu ditu eta horiek Orbe Kardinalaren plazan jarrita daude. Azoka goiz eta arratsaldez dago irekita 11etatik ordu 2 eta erdietara eta bostetatik gaueko hamarretara bitartean. Gastronomia eta artisautzako postuez gain, tea edota olagarroa eta edariak hartzeko leku bi ere badaude. Azoka hau Sestaoko “Montajes y Servicios JC 2000 S.Mak” antolatu du. Enpresak azoka modu ibiltarian darabil leku batetik bestera eta, jada, Eibar, Elgoibar, Zumaia, Deba eta Mutrikutik pasa da. Ermutik Gasteizerantz abiatuko da.

Artisautzako postuetan produktuen aukera zabala da: egurrezko tailak, larruzkoak, imitaziozko bitxiak, Indiako arropak, olibondoaz egindako tresnak eta produktuak, haziekin egindako bitxiak eta abar luze bat. Gastronomia eta jakietakoetan, aldiz, Nafarroako, Errioxako, Kantabriako, nahiz Gaztela-Leoneko produktuak daude. Hestebeteak, gazta, bakailao sikua, hegaluzea oliotan, ardoa, kontserbak, eta abar. Horiekin batera, ogia, pastel eta gozkiak ere badaude. Horiekin guztiekin batera, sartainak, eskularru ekologikoa eta aloez eginiko produktuak eta zuzeneko erakustaldiak. On egin!

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin