Antzerki emanaldiak: gaur ‘Ate Joka’ eta bihar, ‘Ez ukitu nire eskuak’

27.11.09
Kultura eta Gazteria

‘Txalo’ Produkzioak ‘Ate Joka’ tituluko antzezlana Dakar gaur Lobiano Kultugunera funtzio bakarrean, gaueko 22:15etan hasita. Emanaldia udal Kultura Sailak antolatu du. Sarrerak 5 euro balio du, eta ikuskizuna hasi baino lehen bertan eros daiteke. Obra komedia bat da, Begoña Bilbaok zuzentzen duena. Antzezle hirukotea Iker Galarza, Joseba Usobiaza eta Sara Cozarrek osatzen dute.

Sinopsis

Bikoteen arteko elkarbizitza ez da sekula erraza izan. Eta elkarbizitza lagunarekin bada, zure lagun onenarekin? Nolakoa ote da etxean gure laguna? Ate Joka datorren laguna? Hiru lagunek eskaintzen diguten komedia arin eta entretenigarria da hau. Hiru esan dut? Ala lau dira? Dakiguna: beraiek gero eta okerrago ibili guk askoz hobeto pasako dugula.

Bihar haurrentzako antzerki emanaldia, Valeria Giugliettirekin

Biharko egunean ere antzerki emanaldia izango da. Haurrentzako, emanaldia, ‘Ez ukitu nire eskuak’ tituluduna. Testurik gabeko ikuskizuna da, itzal txinatarrak, zine mutua, komikia eta musika uztartzen dituena, istorio alaiak sortzeko. Emanaldia adin guztietako ikusleentzat da aproposa. Lobianon, arratsaldeko 5etatik aurrera. Sarrerak 3 euro balio du.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin