‘Le tarde cartolina davanti’, ikuskizun komiko musikala

04.12.09
Kultura eta Gazteria

‘Meglio tarde che mai’ izeneko talde italiarrak, ‘Le tarde cartolina davanti’ tituluko ikuskizuna Dakar gaur Lobianora. Emanaldia udal Kultura sailak antolatu du eta gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerak bost euro balio du. Muntaian Franca Pampaloni eta Luz Pierottok parte hartzen dute, Rita Pelusioren zuzendaritzapean.

‘Le tarde cartolina davanti’ klownean oinarrituriko jolas dibertigarria da. Oso hitz gutxi ditu, inoiz entundako soinuak eta aria klasikoak uztartuz, maisuki interpretaturik. Horri magia, figuren animazioa eta proba jaio eta surrealistak gehitzen zaizkiolarik. Adin guztietako ikusleak atsegin eta dibertituko dituen kontzertua.

Sinopsia

Hasieran hirukotea ziren. Orain, berriz, bikotea. Denbora asko para eta gero eta Rosaren oroimenez Ada eta Elsa kontzertista adintsuak, elkartu eta beren errepertorio historikoa interpretatuko dute: ospea emango zien musika klasiko jaialdi ospetsuenetan jotzen zuten berbera.

  • Interprete bikotea ikuskizuna promozionatzeko dabiltzaten argazkian

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin