‘Putzuak lehortzen’ obra antzeztuko gaur Agerre Teatroak Lobianon

11.12.09
Kultura eta Gazteria

‘Agerre Teatroa’ izeneko konpainiak ‘Putzuak lehortzen’ obra dakar gaur Ermura. Antzezpena Lobiano Kulturgunean egingo da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du eta udal kultura saileko bulegoan edota sarreran eros daiteke.Obran parte hartzen duten aktoreek Maite Agirre, Ander Lipus, Ines Martinez de Iturrarte eta Joseba Usabiaga dira.

Badiote, hotza edo beroa sentitzen dituzula jakiten den bezala, sentitzen duzu ere zure maitea dela zure patua. Eta, orduan, betirako da. Zeure buruari traizio egin ahal diozu eta zu traizionatua izan. Zure patutik urrundu zintezke.Urrutira joan zintezke, baita munduaren azken muturreraino. Baita berriro maitatu ere. Baina pasio hori betirako da. Zure patua da. Baina, maitatu daiteke maitasunaren ostean? Hala diote. Zer egingo dugu maitasuna bukatzean? Elkar maitatzen jarraitu, noski.

Garbi Losadak berak zuzentzen duen lanaren egin du egokitzapena. Berak zuzenduriko hainbat lanek arrakasta sonatua izan dute, hala nola ”Las mujeres de verdad tienen curvas”, “Manolito gafotas”, ”Como agua para chocolate”, eta beste hainbat lanek.

Trake’ taldeak bihar Garcia Lorcaren ‘Bodas de sangre’ estreinatuko du

Gaur ez-ezik, bihar ere antzerkia ikusteko parada izango dugu Ermuan, gaurkoa ez baita asteburuko antzezpen bakarra izango. Ermuko ‘Trake’ antzerki taldeak Federico Garcia Lorcaren "Bodas de sangre" obra ospetsua estreinatuko du. Zuzendaria Juan Carlos Colina da. Bi emanaldi aurreikusita daude, lehena 20:00etan eta bigarrena 22:15ean. Sarrerak 5 € balio dute eta Lobianon bertan daude salgai. Ikuskizun honek udal liburutegiarekin elkarlanean antolatu da.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita