Bizkaia Etorbideko 19-21. eraikina, Kaltxango, historiara pasa da
Bizkaia Etorbideko 19-21. eraikina, Kaltxango, historiara pasa da. Udalak Bizkaia Etorbideko 19-21 eraikina eraitsi eta lurreratu zuen atzokoan. Haren irudia gure oroimenean eta jauzi eta bota aurreko argazkietan geratu zaigu. Udalak eraikina lurreratzeko lanak esleitu eta horien kostua gain hartuko ditu hasiera baten, eraikina hur-hurreko aurri egoeran egon eta hori botatzeko agindua baitago martxotik. Lurreratzearen kostuak gerora jabetzari kobratuko dizkie, horiekin aurreko astean bertan lortu zuen akordioari jarraiki. Udalak eraikina eraitsi ahal izateko proiektua prestatu, eta lanak esleitu ditu, horren guztiaren kargua jabetzari eskatuko diolarik.
Eraistea asteburuan egin da 634 errepideko zirkulazioari ahalik eta oztopo gutxien eragiteko xedez. Hala eta guzti ere, errepidean erreia bakarra utzi zen eta automobilek txandaka pasa izan zutelarik, Udaltzaingoek emandako aginduei jarraiki. Ermutik Bilborantz zihoazen gidariek Mallabitik desbideratzen zituen Udaltzaingoak eta aldiz, Areitiotik behera ermurantz zetozenak gelditu eta, makina gelditu eta pasatzea segurua zenean bidea ematen zien. Lanak eguna argitu aurretik hasi ziren. Goizaldeko zazpietan udal bulego teknikoko langileek eraikinera sartu ziren, bertan inor ez zegoela ziurtatzeko. Ondoren, fatxadako albo batean Ermua jartzen zuen eta baldosaz eginiko kartel urdina berreskuratzeko ahaleginetan aritu ziren. Hondeatze-makina lanean hasi zen eraikinaren atzeko aldetik, lehenik 19. portalea botaz. Horren ondoren, 21. portalearekin jarraitu zuelarik. Arratsaldeko lehen orduetarako 634- errepidera ematen zuen horma besterik ez zen geratzen zutik. Zati honek denbora gehiago hartu zuen, oso kontuz egin behar zuen lan makinak eta langileak, hondarrik bidera bota gabe. Arratsaldea ilundu zuenerako, eraikina lurrean zen. Bere hondakinak besterik ez dira geratzen, jada, gure herriaren historiara pasa da.
Gaurtik ostegunera bitartean, hondakinak bildu eta zabortegi batera eramango dira. Hori horrela, orube horretatik kamioiak atzera eta aurrera ibiliko direla iragarri dute udal bulego teknikotik. Hortaz, adi gidariok.
Lotutako albisteak
Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean