Ermuko Hiri-antolamendurako Plan Nagusiaren idazketa jadanik kontratatzeko moduan dago

29.12.09
Hirigintza

Egin nahi den dokumentua Hiri-antolamendurako Plan Nagusia da. Bere helburua gure herriko lurraldea ordenatzea eta etorkizunean sortuko diren gauzei erantzuna ematea da. Gainera, kontuan hartu behar du orain arte detekatu diren akatsak konpontzeko.

Legearen eta arauen ikuspuntutik Hiri-antolamendurako Plan Nagusiak oraingo ingurumen-tramitazioa, besteak beste, bete behar du. Hori horrela, indarreko aurautegiaren arabera, gure herriak plangintzaren dokumentu berria ingurumen eta iraunkortasunen irizpideekin izango du.

Eskaintza honetan parte hartzen duten enpresek dokumentazio guztia ''Informazio gehiago'' loturan daukate. Halaber, azalean dagoen kontratazioaren ikonoaren gainean klika daiteke. Eskaintzan parte hartzeko epea urtarrilaren 20an (arratsaldeko 15:00rak arte) da.

Hiri-antolamendurako Plan Nagusia herriko lurraldea antolatzen du. Herriaren irizpide orokorrak adierazten ditu, esate baterako, erabileraren erregulazioa, jarduerak, eta abar. Azken finean, gaur egun indarrean dagoen araudi erabiliz gure herriko beharrei eta egoerari aurre egiteko dokumentua da. Azken honek, hurbileko etorkizunaren bideratzeko modua adieraziko du. Horretarako, bai dokumentu arauemailea herri osoan aplikatzeko egingo da bai proiektuari dagozkion planoak egingo dira.

8 urte eta gero, Hiri-antolamendurako Plan Nagusiak bere bizitza baliagarria bukatu du eta orain berriro aztertzea beharrezkoa da. Hori dela eta, gure herriko Plan Nagusiaren berrikustea egingo da. Plan Nagusi honi esker, gaur egun indarrean, gure herriko hirigintza-garapena lortzea eta asmo handiko jarduerak burutzea posible izan da.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke