Lobianon argazki eta pintura erakusketa ikusgai dago

07.01.10
Kultura eta Gazteria

Lobianok hasiera eman dio urteari argazki eta pintura lanak uztartzen duen erakusketa zabalduz. Erakusketa horretan Gemma Monrealen koadroak eta Jairo Berbelen argazkiak ikus ditzakegu. Biak Elgoibartarrak dira eta elkarren artean harreman berezia dute, zaletasun artistikoaz gain ama eta semea baitira. Bikotearen obrak Lobianoko hormetan zintzilik izango dira urtarrilaren 17ra bitartean. Erakusketa udal kultura sailak antolatu du. Bere ordutegian ondorengoa da: lanegunetan arratsaldeko 6etatik 8etara eta larunbat, igande eta jaiegunetan eguerdiko 12etatik ordu 2etara bitartean, baita ere. Sarrera doan da.

Gemma Monrealek hogetita hamar bat lan ekarri ditu. Gehienak paisaiak dira, Huesca, Burgos, Soria, Leon eta Errioxako lurraldeetan pintatutakoak. Gemmak urte asko daramatza pintatzen eta bere lana hainbat erakusketan erakutsi du. Koadro asko pintatu eta saldu dituenez, horiek hainbat bilduma pribatutan daude, esaterako Britainia Handian, Frantzian, EE.BB, Venezuelan, Argentinan eta Txilen.

Jairo Berbelek, aldiz, Afrikako Kongora egindako bidaian ateratako argazki bilduma ekarri du Lobianora. Hogei urteko gazte honek kazetaritza ikasten ari da eta argazkilaritza du bere zaletasunetako bat. Bidai horretan ateratako argazkietatik zuri-beltzezko hamabi aukeratu eta horiek jarri ditu ikusgai. Bildumari “Afrikatik eginiko ibilbidea” titulua jarri dio.

  • Erakusketa iragartzeko argitaratu den kartela.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita