Inauterietako kartela hautatzeko lehiaketa oraindik zabalik dago

12.01.10
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak deitu du datorren urtean Inauteriak iragartzeko erabiliko duen kartel-lehiaketa. Lehiaketaren irabazleari 450 euroko saria emango zaio, eskudirutan. Zirriborroak Abiapuntu bulegora eraman edo postaz bidali daitezke urtarrilaren 28ra bitartean. Bertara eraman nahi dutenek, kontutan eduki dezatela bertako ordutegia goizeko zortzietatik hiruretara bitartekoa dela. Postaz bidaliz gero, jarri behar den helbidea ondokoa da: Komentukua kalea 3, 48260 Ermua (Bizkaia).

Kartela egiteko teknika librea eta egileak berak aukeratzekoa da. Deialdia arautzen duten oinarrietan xedatutakoaren arabera, lanek neurri zehatz batzuk eduki behar dituzte. Tamainarik txikiena 42x30 cm dira eta handiena, berriz, 48x33 cm-ra artekoak. Gaiari dagokionez, autoreak erabaki behar du Inauteriak zein ikuspegitik landu, baina nahitaezkoa da, jai horren atalen bat adieraztea. Halaber, ‘Ermuko Inauteriak 2010’ esaldia agertzea ere, derrigorrezkoa da. Lanak euskarri zurrun batekin babestuak aurkeztu beharko dira, azalean 2010eko Inauteriak esaldia idatziz. Barnean, egilearen datuak jasotzen dituen txartela sartuko da.

2010eko urtarrilaren 29an kasurako bilduko den epaimahaiak irabazlea nor den erabaki eta haren izen-abizenak ezagutaraziko ditu. Epaimahaiak saririk ez emateko aukera du, baldin eta haien ustez mailarik izaten ez bada. Lehiaketan parte hartzeak, oinarriak onartzen direla esan nahi du.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita