Kulturak urteko lehen hiruhilabeteko tailerrak iragarri eta izen-emateari ekingo dio bihar
Udal kultura sailak aurtengo lehen hiruhilekoan Lobiano Kultur Gunean egingo diren zenbait tailer programatu ditu. Eskaintza irekia da eta herritar orori zuzentzen zaio. Izen emateak egiten bihar hasiko dira eta dauden plazak bete artean zabalik mantenduko. Kultura alorrak proposamena ezagutarazteko kartela argitaratu du. Kartelean Lobianon egingo diren hiru tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi, zeinak otsailetik martxora bitartean gauzatuko diren.
Proposamen berrian aurrekoetan harrera ona izan duten hainbat ikastaro bildu dira. Lehena, eskulanen alorrekoa da eta maché paperaz eskulanak egitea proposatzen da, astelehenero 19:15etatik 21:15etara bitartean. Tailer hori Guanabakoak emango du. Bigarren tailerrean, dietetika eta nutrizioa landuko dira, Lugarri heziketa zentroarekin. Saioak astearteetan, iluntzeko zazpietatik bederatzietara izango dira. Hirugarrenik, aurpegia tratatze ikasteko teknikak landuko duen tailerra dugu. Hau ostegunetan egingo da, arratsaldeko zazpiak eta laurdenetatik gaueko bederatziak eta laurdenetera artean. Aurreko bi horiek, astearteetan egingo dira, bata arratsaldeko ordu 2 eta erdietatik lau eta erdietara eta zazpiak eta laurdenetatik bederatziak eta laurdenetara bitartean.
Ikastaro guztiek 15 € eta 27 € artean balio dute eta emango diren ikastorduen, arabera. Izen-emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700) egin daitezke astelehenetik ostiralera, goiz nahiz arratsaldeko ordutegian. Kultura zinegotzigoak bizi dugun egoera ekonomikoaz jabeturik Lobiano Kultur Gunean egingo diren tailerren zenbatekoaren jaitsi egingo du, horietara ahalik eta jende gehiago joan ahal izateko. Horrez gain, deskontuak ere izango dituzte gazte txarteldunek, ikasleek eta langabetuek, egoera horiek guztiak kreditatuz gero.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude