Ireneusz Krosny antzezle poloniarraren mimika paregabea bihar Lobianon ikusgai

21.01.10
Kultura eta Gazteria

Poloniako Ireneusz Krosny mimikari paregabea Ermuan izango da bihar. Antzezleak Lobianora datorkigu, non bere azken ikuskizuna ikusi ahal izango dugun gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du eta aldez aurretik eskuratu daitezke bertan goiza nahi arratsaldeko ordutegian, edo takilan bertan emankizuna hasi baino lehen.

Ireneusz Krosny Polonian jaio zen 1968. urtean. Antzezle profesional gisa 1992an ekin zion, ‘One Mime Theatre’ izenareki. 1995 eta 1996an komikoen hainbat jaialdietan parte hartu zuen, sariak lortuz eta ezagutzera emanez. Telebistan ere lan egin zuen, horri esker ospea lortuz. Egun Krosny Poloniako mimikari ezagunena da. Egindako ibilbideari esker audientziaren eta zuzeneko ikusleen maitasuna lortu du, Polonian bertan nahiz eta nazioarteko eszenatokietan. Bere mimoarekin lortu duen arrakastak bi iturrietatik edaten du: batetik, sorkuntzarako duen ahalmena ikaragarria eta, bestetik, mimorako duen estilo propio eta originalak.

Krosnyren mimoko teknikak hitz egiten duen antzezlearen pareko gardentasuna du, mugimendu bakoitza ikusleentzat ulergarri eginez eta, horrez gain, erraza dela emanez. Bere mimoa “freskoa, dibertigarria eta erakargarria” dela esaten da. Ikuskizunean idatzizko titulu batzuk erakusten zaizkio publikoari eta gerora, Krosnyk zenbait eszena irudikatzen ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu