‘Gaby Jogeix’ eta bere taldearen emanaldia izango bihar Lobianon

22.01.10
Kultura eta Gazteria

‘Jimmy Arrabit Trio’ taldea Ermura datorkigu bihar. Ikuskizuna Lobiano Kulturgunean izango da iluntzeko 8etatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du eta sarreran bertan eskura daiteke. Jogeixek steel gitarra maisuki erabiltzen duen musikari gaztea. Getxon, Bizkaian jaioa, -aitsa frantsesa eta ama bertakoa baititu- oso gazte Frantziara eta Belgikara joan zen bertan urteetan bizi ondoren, egun Madrilen bizi da eta bertatik antolatzen ditu bere abentura musikalak.

Rythm & Blues-etik, funk, eta 12 konpaseko Blues gaietara, houserock garbitik pasatuz, Gaby Jogeixen grabazio eta kontzertuetan berotasuna da ezaugarria beti. Gainera T-Bone Walker edota Jimi Hendrixen bertsioak egitera ausartzen da, berak konposatutako gai propioekin uztartu eta tartekatuz. Jotzen duen musika guztia, ondo eginez, bai horixe!

Taula Gainean izango dituen musikari eta kideak ondorengoak dira:

  • Gaby Jogeix – Gitarrak, Lap Steel, ahotsa
  • David Pérez Huerta – Teklatuak
  • Damián Nueva Cortes – Baxua
  • Lauren Stradmann – Bateria

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin