Tabakoa eta horren kontsumoa gure gizartean, aztergai gaur hitzaldi batean

25.01.10
Hezkuntza

Tabakoaren eta horren kontsumoari buruzko hitzaldi eta eztabaida egingo gaur Ermuan. Eusko Jaurlaritzako Drogamenpekotasunen zuzendariak, Celina Peredak, gai hori jorratuko duen hitzaldian parte hartuko du gaur. Hitzaldiari “Tabakismoa: egoera gizartean” leloa jarri zaio eta Lobiano Kultur gunean egingo da, arratsaldeko seietatik aurrera. Jarduera San Pelaio ikastetxeak antolatu du, zentroak gaurtik ostegunera bitartean “Osasunaren astea’ ospatuko baitu. Drogamenpekotasun zuzendariarekin batean, mahaia ikastetxeko kideak eta drogamenpekotasuna udal teknikari Leire Moya egongo dira. Saio doan eta irekia da nahi duen guztiarentzat.

Hitzaldiaren helburua tabakoak eta horren kontsumoak dakartzan osasun arazoak mahai-gainean jarri eta sentsibilizatzea da, eta bide batez, ke txarretatik haratago dauden gauzak suspertzea. Helburu hori bat dator drogamenpekotasunak prebenitzeko herrian lantzen diren jarduerekin.

Aurten San Pelaiok osasun hezkuntzari dedikatuko dizkion jardunaldiak honako leloa daramate: “Osasuna, zure bizi iturria”

Ikastetxeak osasunerako hezkuntzan sakondu nahi du jardunaldi hauekin, informazioan eta pertsonaren beraren erantzukizunean oinarriturik. Horrela eginez, ikasleek erantzukizunez eta modu autonomoan bizitzeko gai izango baitira, beren burua ezagutu eta osasun fisiko nahiz nahiz mentala zainduz, ohitura osasungarriak ikasiz eta aplikatuz.

Horiek helburu guztiak lortze aldera, ikasleek hainbat jarduera eta jolas gauzatuko dituzte datozen lau egunetan zehar, ikastetxe kanpokoak izan eta beste kolektiboetako pertsonen ezagutza eta testigantzak entzun eta ezagutuaz, beren osasunhausnarketara eta kontzientzia hartzera eramango dietenak. Eskarmentua eta ezagutza jarriko duten taldeen artean Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartea (AECC) dago, zeinak osasunaren aste honetako hainbat jardueretan parte hartu duen, hain zuzen ere nutrizio eta eguzkitik babestekoetan. Saioetan Bizkaiko Batzordeko kideek eta herriko boluntarioek parte hartuko dute.

Osasunaren asteko egitarua

  • Urtarrilak, 25 Astelehen: Hitzaldiari “Tabakismoa: egoera gure gizartean”. Lobiano Kultur gunean egingo da, arratsaldeko seietatik aurrera. Hizlariak: Celina Pereda zuzendariak, ikastetxeko ordezkariak eta Leire Moya gizarte-laguntzailea.
  • Urtarrilak 27, asteazkena: Menpekotasune egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu publikoak eta horiek zaintzeko orientazioak. San Pelayo ikastetxeak San Isidro kaleean duen eraikinean, arratsaldeko 19:00etan. Hizlaria, gizarte-laguntzaileen koordinadorea Angela Fernández.
  • Urtarrilak 28, osteguna: “Elikadurak duen garrantzia”, Ongaraiko ikastetxean, arratsaldeko hiru eta erdietan. Hizlaria: Gasca enpresako Lorea Ojanguren.
       

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
25.06.25
Ermuko Udalak II. Haur eta Nerabeen Tokiko Plana onartu du

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako
Imagen
17.06.25
'Ermua, Hiri Lagunkoia’ taldeak eta LHko ikasleek espazio publikoetako bizikidetzari buruzko gogoeta egin dute

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte