‘Ez dok hiru bikoteatroak’, “Euskarazetamol” antzelana dakar Lobianora

29.01.10
Kultura eta Gazteria

Ez dok hiro bikoteatroa Ermuan izango da gaur gauean. Patxo Telleria eta Mikel Martinez antzezleek Lobianora datozkigu, ‘Euskarazetamol’ muntaia antzeztera. Lana Jokin Oregik zuzentzen du. Ikuskizuna hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerak 5 euro balio du eta aldez aurretik eskuratu daitezke bertan goiza nahi arratsaldeko ordutegian, edo takilan bertan emankizuna hasi baino lehen.

Euskerazatemol, Ez Dok hiru Bikoteatroak “Dibertimenduak” izenez bataiatu duen trilogiaren azken alea da. “Euskera Sencilloaren Manifiestoa”rekin hasi ginen eta ondoren “Larruaizetara” etorri zen. “EUSKARAZETAMOL” honekin zera erakutsiko dugu: antzerkiaz ideia pitorik ez dugun arren, gutxienez hirurarte kontatzen badakigula. Aurreko bi ikuskizunak publikoaren gustukoak izan direnez (honek ez du publikoaren gustua toki onean ipintzen, baina tira, zer egingo diogu) beldur ginen azkenengo honekin espektatibak beteko ez ote genituzkeen, badakizue publikoa ze tikismikisa den kalitatearen kontu horrekin. Bi aukera genituen: gure talentuaz fidatzea ala dopajeaz baliatzea.

Azkenean zentzu ona gailendu zen, eta pilulak aukeratu genituen. Baina ez kezkatu, kontrolatzen dugu. Guk, hau, nahi dugunean uzten dugu. Eta primeran ari gara, topera, flipatzen. Ikusiko duzue zer egiteko gai garen gure hizkuntzarekin “jarrita” gaudenean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu