Ermuan Kantuan goizez eta haurrentzako antzerkia arratsaldez biharko egunean

29.01.10
Kultura eta Gazteria

Ermuan Kantuan" izeneko ekimena bihar aterako da berriz ere, hileko azken larunbatero egin legez, kantua bera eta kantu zaletasuna sustatzeko helburua duen ekimenean. Adin guztietako ermuarrak aukera berri bat izango dute antzinako zein gaur egungo kantuen inguruan, kalean bildu eta une gozagarriak pasatzeko. Hori horrela, Euskal Birusa Kultur elkarte euskaltzaleak gonbite zabala luzatu parte-hartzea eskatuz, gure herriko kaleak alaitu eta ermuarren arteko harremanak sendotzeko.

Kultur proposamen honen helburuak hainbat dira. Alde batetik, lagun artean kantatzeko ohitura berreskuratzea eta bestetik, ohitura hori eta horren inguruan sortzen diren harremanak ermuarren artean euskararen erabilera areagotzeko erabiltzea. Agerikoak diren helburu nagusi horiez gain, "Ermuan kantuan" ekimenak, aukera emango du denontzako onuragarriak izango diren beste zenbait arlo indartzeko. Hala nola, belaunaldien arteko harremanak, kultur ondarearen kontserbazioa, komunitate kide sentimendua, kultura parte-hartzailea, ekimen kolektiboen balioa, kaleetako bizitasuna, kultura eta pertsonaren sozializazioa. Aurrekoetan bezala, kalejira ordu eta erdiz luzatuko da, 12:30etatik 14:00etara, abestea gustuko izatea komunean duten ermuarrak, soinujole pare batez lagundurik. Hitzordua larunbat honetan izango da 12:30etan, Orbe kardinalaren plazan.

Arratsaldean antzerki emankizuna euskaraz, Eidabe taldearenik

‘Eibade’ taldeak ‘Ipuinez ipuin’ izeneko antzerki emanaldia ekarriko du bihar Lobiano Kulturgunera. Ikuskizuna arratsaldeko 5etan hasiko da. Emanaldia euskaraz izango da eta 4 urtetik 8ra bitarteko gaztetxoentzat da aproposa. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta sarrerak 3 euro balio du. Ikuskizunak berrogeita bost minutu irauten ditu.

Sinopsia

Ipotx Burumotz badabil bereak eta bat egiten berriro ere; Oraingo honetan ipuin bat kontatzen saiatuko da, baina ez kontatzeaz gain, beste hainbat ipuin nahastuko ditu artaburu horrek! Eskerrak Hasier eta Amaia neba-arreben etxean izan dela, jolasen eta antzerkiaren bitartez berregingo baitituzte guzti-guztiak!

Bukaeran, bakarrik bukaeran, jakingo dugu Ipotx Burumotz gaizoaren ipuina zein den, eta zergatik dabilen nora ezean…

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu