Inauterietako egitarauak kaleko giroaren eta kalitatezko musika emanaldien aldeko apustua dakar

08.02.10
Kultura eta Gazteria

Aurtengo Inauteri egitarauak kaleko giroa eta musika emanaldien kalitatea berreskuratzearen aldeko apustua egin du. Aurten ez da aurreko hamarkadetako sasi-ezagunik ekarriko, iaz Tony Ronald kantariren emanaldiarekin egin bezala. Esperientziak ez zituen jarritako helburuak bete, eta horrelakoak alde batera uztea erabaki da. Dena den, musika nonahi eta kalitatezkoa izango da ate joka ditugun jai egun horietan. Aho gozagarri gisa, aurreratzen dugu, besteak beste, ondorengo ikuskizun eta emanaldiak izango ditugula: haurrentzako diskotekak, kalejirak, blues eta rock and rolla, “Big Mama Montse&Blueslab3” taldearekin eta primerako folka, “Korrontzi” taldearen eskutik.

Egitarauari Eguen Zuri egunean hasiera emango zaio, batez ere gazte eta ikasleei dedikaturiko egunean. Ostegunetik asteartera bitartean aurreikusi eta programatu diren jarduera eta ekitaldiak ondoren zerrendatzen ditugunak dira:

EGITARAUA

Otsailak 11, osteguna. Eguen zuri

  • 15:00etan: Oilarraren jokoa
  • 17:00etan: Haurrentzako diskoteka

Otsailak 12, ostirala. Hartza eguna

  • 18:00etan: Kalejira C.Orbe Plazatik

Otsailak 13, larunbata

  • 18:00etan: Haurrentzako txokolate-jana.
  • 18:30etan:Haurrentzako dantzaldia: “Xilupurdi” taldearekin.
  • 19:00etan: Kalejira “Irulitxa” txarangarekin
  • 20:00etan: Haurrentzako mozorro lehiaketa.
  • 23:30ean: “Big Mama Montse&Blueslab3” taldearen kontzertua.

Otsailak 16, asteartea

  • 8,30etan: Kalejira Dendari eta ostalarien bandarekin
  • 16:00etan: Haurrentzako diskoteka
  • 19:00etan: Kale ikuskizuna: "Macroscopi"; Scuraplats taldearen eskutik.
  • 23:00etan: Folk Kontzertua: “Konrrontzi” taldearekin.
  • Oharra: Ekitaldi guztiak Orbe Kardinalaren plazan

Babeslea: Ermuko Udala

Partaideak: Ongarai Eskola, Eskolabarri, Sallabente eta San Pelaio ikastetxeak, “Anaitasuna” Ikastola , Deba-Beheko Bertso Eskola, Euskal Birusa , Kaltxango AEK Euskaltegia, Udal Euskaltegia, "Alboka" Musika Eskola eta Merkatari eta Ostalarien Elkartea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin