Inauteria Aritzmendin ospatuko da gaur, klimatologiaren eraginez

11.02.10
Kultura eta Gazteria

Eguneko klimatologia ikusita, Inauterietako egitaraua gaurkoan Aritzmendi pilotalekuan gauzatuko da, udal kultura saileko bozemaileak aditzera eman duenez. Gaur ‘Eguen Zuri’ izanik, inauteriari hasiera eman behar genion Ermuan, herriko ikastetxeek arratsalderako antolatu eta koordinatzen duten programa gauzatzeko. Baina, ‘Eguen zuri’ egunak zuri-zuri argitu duela-eta, goizean inguruko mendiek eta kotxeek elurturik agertu baitzaizkigu, egitaraua plazan gauzatu ordez, Aritzmendi pilotaleku estalira aldatzea erabaki da., Euskal Meteorologi Agentziak, Euskalmetek, emandako iragarpenak bete betean asmatu du, aurreratzen zizkigun tenperatura hotzak eta elurra 100-200 metrotan baitaukagu. Goizean zehar, elurra eta kazkabarra bota ditu hainbatean, kalean ere zurituz eta estaliz.

Nolanahi ere, programa mantendu egingo da. Jarduerak ondokoak dira:

EGITARAUA

  • Otsailak 11, osteguna. Eguen zuri
    • 15:00etan: Oilarraren jokoa
    • 17:00etan: Haurrentzako diskoteka
  • Otsailak 12, ostirala. Hartza eguna
    • 18:00etan: Kalejira C.Orbe Plazatik

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin