‘Yomy Pub’ak irabazi du EMOEren Inauteriko dekorazio lehiaketa

16.02.10
Kultura eta Gazteria

‘Yomy Pubak’ irabazi du Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak deituriko Inauteriko dekorazio lehen lehiaketa, ostalaritzako establezimenduentzat. ‘Yomy Pub’ak sari gisa herriko ekaineko Gastronomia Jardunaldietara etorriko den sukaldari ospetsuak prestatuko duen dastatze menurako lau txartel. Lehiaketara herriko zazpi taberna eta kafetegik eman dute izena: ‘Ertz’, ‘Torrekua’, ‘Titanic’, ‘Yomy’, ‘D*Q’, ‘El Encuentro’ eta ‘Kiska’, nahiz eta gehiago izan lokalak dekoratu eta atondu dutenak.

Lehiaketan epaile izan den taldeak ez du batere lana erraza izan. Parte hartu duten establezimenduek oso lan ona egin baitute, detaileak asko zainduz, giro bereziak prestatuz, lan franko eginez. Epaimahaiak konposizioa, giroa, kreatibitatea, eta oro har anbientazioa baloratu zituen. Dekoraturiko tabernen artean ondorengo gaiak izan dira: western filmetako saloi eta estazioak, zaldiko-maldikoak, piraten itsasontziak, mamuen gazteluak eta abar.

Azkenean, lehiaketako saria pitara itsasontzia imitatzen zuen tabernari eman zaio, oso apaingarri asko zituelako: sareak sabaian, upelak, piraten banderak, garezurrak, ziegak, altxor-kutxa, eta abar…

Gaurko egitaraua ondorengoa da

  • Otsailak 16, asteartea
    • 16:00etan: Haurrentzako diskoteka
    • 19:00etan: Kale ikuskizuna: "Macroscopi"; Scuraplats taldearen eskutik.
    • 23:00etan: Folk Kontzertua: “Konrrontzi” taldearekin.
  • Oharra: Ekitaldi guztiak Orbe Kardinalaren plazan.
  • Argazkian Yomy Puba, establezimendu irabazlearen hainbat zehetasun ikus daitezke.
  • Argazkian pirata talde handi bat larunbat arratsaldean, Yomy Pubaren ate aurrean
  • Argazkian Yomy Pub establezimendu irabazlearen ikuspegi orokorrago bat ikus daiteke

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian