‘Kalitatezko enplegurantz’, ziklo berria pertsona ekintzaile, autonomo eta ETEntzat
Toki-garapenerako udal sailak bilera eta saio informatiboez osaturiko ziklo berria antolatu du pertsona ekintzaile, autonomo eta ETEntzat, zeina martxoa eta apirilean zehar gauzatuko den. Ziklo horren barne ordu beteko edo ordu eta erdiko bost saio iragarrita daude. Saiook gehienetan goizez egingo dira eta aipaturiko taldeen barne daudenentzat amankomuneko gauza interesgarriak jorratuko dira. Saioak Izarra zentroan egingo dira eta bakoitzean enpresen kudeaketari edo enpleguari eragiten dioen gai bana jorratuko da. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, lekuak mugatuak baitira.
Toki-garapenerako udal sailak dituen helburuen artean ditugun enpresei eta enpresa berrien ekintzaile izan daitezkeenei laguntzea da. Ekonomiak udalerrian duen egoera ikusita, enplegu bila dabiltzanei eta jarduera berrien ekintzaile izan daitezkeenei laguntzeko jarduerak gauzatzera bultzatzen digu, egoera horretan daudenek –inoren kontura nahiz beraien kargura izanik ere- lan merkatura sartzeko bideak bilatu nahian, norberarentzat lan egiteko aukera ezin baitugu ahaztu.
Bilera guztietan partaide kopuru tope bat izango da, gehienezko kopurua betetzeko izena emateko hurrenkerari jarraituko zaiolarik. Horretarako Ermuko Toki-garapenerako udal Sailera deitu beharko da, : 943 17 91 51 telefono zenbakira.
Lau saio egingo dira martxoan eta bosgarrena apirilean
Lehenengo saioa martxoaren 4an egingo da. Egun horretan Bilboko Merkataritza Ganberako teknikariak produktuak inportatu edo erkidegotik kanpo erosi nahi dituzten merkatariei, hori nola egin azalduko die. Jarraitu beharreko pausoak, izan daitezkeen arazoak, eta abar adieraziz. Saioa eguerdiko 12etan egingo da.
Bigarrena, martxoaren 10ean eta goizeko 9etatik 10,30etara bitartean egingo da. Egun horretan, informatika arloko IDS Ingenieria de Sistemas enpresa ermuarraren txanda izango da. Horrek, enpresa teknologia berrien bidez kudeatzeak eta kudeaketarako aplikazio informatikoak erabiltzeak duen garrantziaz hitza egingo du. Horrela eginda, lehiakortasunak gora egiten duelako, enpresa osatzen duen alor ezberdinen informazioa ezagutzeko aukera baitugu, esaterako: eskaintza, eskarien gorabeherak, horien fakturazioa, kontabilitatea, ekoizpenaren kontrola, nahiz gizarte-baliabideen planifikazioa, besteak beste.
Hirugarren saioa hurrengo egunean, m artxoaren 11n, egingo da, goizeko 11etatik 12etara bitartean, eta Izarra Zentroan. Egun horretan Udaletxe honetako bulego teknikoan aritzen diren teknikariek “irekitze lizentzia: zerga honek nori eta nola eragiten dio” aurkezpena egingo dute.
Saioak doakoak dira eta aurretik izena eman behar da, lekuak mugatua direlako
Aste horri amaiera emateko, martxoaren 12an eta aurrekoaren ordutegi berean, Ermuan izango dugu Elkar-Lan Sozietate Kooperatiboko Norberto Alboniga teknikaria. Hau bigarren graduko kooperatiba bat da, kooperatibak eta mota horretako enplegua sustatzea helburu duena. Teknikariak kooperatiben forma juridikoaz hitz egingo du, horien araudian egindako azken aldaketak eragin nabaria izan baitute.
Azken saioa apirilaren 15ean egingo da, Aste Santuaren ondoren. Horrek arratsaldeko ordutegia duen bakarra izango da, seietatik zazpietara bitartekoa. Arratsalde horretan Espainiako Frankizien elkarteko Gerenteak, Eduardo Abadiak, horien egituraz hitz egingo digu, norbere negozioa izateko moduaz eta horren abantailaz. Banaketa mota horren analisia egingo da, gure herrian pentsatuz. Bertaratzen diren guztiei “Frankiziak 2010” tituluko liburuaren ale bana oparituko die Elkarteak.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren