Asteburuko jarduerak hgazteentzat

18.02.10
Kultura eta Gazteria

Martxoan Ermuko gazteriak bere adin eta gustura egokitutako jarduerak gauzatu ahal izango ditu Betiondo Kirol Gunean. Hamabi urtetik 16ra bitartekoek lagunekin elkartzeko, taldean play-stationarekin jolasteko, musika entzuteko, gustuko pelikulak ikusteko…eta abar. Ermuko Udaleko Gazteria Zinegotzigoak iazmartxan jarri zuen “Asteburu gazteak” programari berriro ekingo baitio. Izan ere, ekimenak jasotako harrena ona ikusita, hori berreskuratzea eta martxorako programazio berria eskaintzea erabaki baitu.

Zinegotzigoak adin tarte horretan dauden seiehun gazteei eskutitz bana bidaliko die etxera posta zerbitzua erabilita. Eskutitz horietan ekimenari berriro ekingo zaiola eta jarduera programaren berri ematen zaie, tailerrak, kirol jarduerak, dantzak, eta abar… izanen direla iragarriz. Jarduera horiek begirale batek gidatuko ditu. Horiek guztiak Betiondon gauzatuko dira abendura arteko larunbatero, arratsaldeko laurak eta laurdenetatik zazpi eta erdietara bitartean. Parte hartu nahi duten gazteek aldez aurretik izena eman eta programa guztiagatik 3 euro ordaindu beharko dute.

Informazio gehiago nahi izanez gero ikus programa webgune honetan, edo Lobiano Kultur Guneko 943 70 87 00 telefonora deitu edo honako posta helbidera idatzi: oij-gib@udalermua.net..

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin