Teatro Interior ‘Poesencia’ obrarekin datorkigu Lobianora
Teatro Interior antzerki talde eibartarrak ‘Poesencia’ tituluaz prestatu duen azken lanarekin izango da bihar Lobiano Kultur gunean. Antzezpena gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerak 5 euro balio dute eta aretoan bertan salduko dira emanaldi hasi baino ordu erdi lehenagora artean. Aldez aurretik, gaur nahiz biharkoan Lobianon bertan eros daitezke edota bertako 943 70 87 00 telefonora deitu eta erreserbatuz, goizeko 8 eta erdietatik gaueko 9etara bitarteko ordutegian, etenik gabe.
Teatro Interior taldeak Maite Lorenzok, Ernesto Barrutiak eta Eduardo Falcesek osatzen dute. Taldea aspaldidanik dabil poesiaren eta antzerkiaren mundua uztartzen. Oraingoan, ordea, poesiaren irakurketa hutsa baino gehiago egin nahi izan dutela dio Maite Lorenzok: "Poesiaren esentzia bilatu nahi dugu, sakonenera jo eta barrenak mugitu". Horretan datza berrikuntza, testuen dramatizazioa eta horien taularatzea. Dantza, antzerkia, musika eta Espainiako poeta klasikoen olerkiekin sortu dute ikuskizun berria. Obrarako Lorca, Quevedo, Machado, Benedetti eta Hernández idazleen olerki ezberdinak hautatu dituzte.
Ikuskizunean, aktoreez gain, dantzari batek eta lau musikarik ere hartzen dute parte, musika zuzenean jo eta dantzatzen baita. Obran pianoaren, biolinaren, biolontxeloaren, bateriaren eta gitarraren soinuak entzun ahal izango ditugu.
- Antzezleak: Eduardo FalcesErnesto BarrutiaMaite Lorenzo
- Musika: Naome Soud, Maite Arroitajauregui, Asier Serrano, Leticia Ibañez, Yasmin Soud eta Eduardo Falces
- Dantza: Amaia Bolumburu
- Koreografia: Pili Alonso
- Argiztapena eta soinua: Alberto Toledano
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
