'Folkez Blai' lehiaketaren bosgarren edizioa deitu du Kultura sailak

08.03.10
Kultura eta Gazteria

Udal Kultura Sailak eta herriko folk musikako taldeek lankidetzan jardunez, folk musika taldeentzako V. lehiaketa antolatu eta deitu dute. Ekimena orain lau urte abiarazi zen eta hari ‘Folkez Blai’ izena jarri zitzaion, aurtengoan ere mantenduz. Lehiaketa honetan 4500 euro banatuko dira saritan. Garaile suertatzen den taldeak 3000 euro eskudirutan jasoko du eta bigarrenari kopuru horren erdia (1500 €) emango zaio. Gainera finalean sartu eta Ermura zuzenean jotzera etortzen den talde bakoitzari 400 euroko laguntza emango zaio, joan-etorriko gastuetarako. Epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako sei talde aukeratuko ditu aldez aurretik. Talde horiek lehiaketako bigarren fasera pasako dira eta irailaren bigarren asteburuan zuzeneko emanaldia eman beharko dute Orbe Kardinalaren plazan. Lehiaketa honek bere sorreratik bi helburu nagusi ditu; batetik, musika bere errotik bertatik sustatzea eta, bestetik, modalitate hori lantzen duten musika elkarteen erakusleihoa izatea. Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek beren grabazioak bidal ditzakete, martxoaren 1etik maiatzaren 15era bitartean. Lehiaketaren zehaztasun eta oinarriak, informazio gehiago jartzen duen atalean.

Lehiaketa bi fasetan gauzatuko da. Lehenengoan, lehiaketara aurkeztutako grabazioak aztertu eta hainbat aukeratuko dira; bigarrenean, finalera heltzen diren 6 taldeek zuzenean joko dituzte beraien abestiak. Bigarren fase honetan folk talde ospetsu batek ere kontzertua eskainiko du lehiaketako taldeek egingo dute oholtza beretik. Hori horrela, folk taldeak bultzatzeko hasierako helburuari irailaren 10etik 12ra bitartean Ermura etorriko zaizkigun guztiei musika mota hori deskubritu eta ezagutzeko aukera eskaintzea gehitzen zaio, guztion gustukoa izango dela espero baitugu. Lehiaketa honetan ez dute parte hartuko antolakuntzan lagunduko duten herriko taldeek, ez eta epaimahaikide izango direnek ere.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin