Musika taldeen entseguetarako lokalak gaur inauguratuko ditu Udalbatzak

10.03.10
Kultura eta Gazteria

Udalak Ongarai auzoan herriko musika taldeek entsaiatzeko eraiki dituen lokalak gaur arratsaldeko zazpietan inauguratuko ditu Udalbatzak. Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Saileko zuzendaria, Natxo Rodriguez Puertas, ekitaldira etorriko da. Azpiegitura zabalik dago urtarriletik eta, jada, musika taldeek erabiltzen dihardute. Dena den, Udalbatzako kideak gaur arratsaldean joango dira ekipamendua eta bere funtzionamendua ezagutzeko eta, bide batez, musika taldeetako kide eta erabiltzaileekin elkartu eta hitz egiteko. Ekitaldi xumea izango da, erabiltzaileekin elkartzeko xedea duena, eta bildutakoen artean aperitifa konpartitzeko.

Musika-entseguetarako lokalak bildu dituen eraikina altxatu da herriko musika taldeetan dauden gazteentzat. Eraikin hori Betiondon jaso da, zeramika-eskola zegoen lekuan hain zuzen ere. Proiektu hori gauzatzeak 550.000 euroren kostua izan du. Proiektu hori herriko rock taldeen oso antzinako eskaria da eta horri erantzuna ematera dator. Proiektuari esker 400 metro karratu inguruko espazio estanko eta intsonorizatua bat lortu da, sei entsegu-kabinatan zatituta dagoena. Horietako bakoitzean lau talderentzako leku dagoelarik. Bertan lanean eta entseguetan dabiltzan ‘Beti Txarto’ elkartera bildu diren musika talde guztiak. Elkarteak izen hor i jarri dio, azpiegitura kokatzen den lekuaren izenari –Beti ondokoari- buelta eman eta hari kontra jarriz.

Entsegu-lokalak erabiltzen dituzten taldeen inguruko datuak

 

Une honetan lokalak erabiltzen ari dira hogei taldek, guztien artean 75 kide batzen dituztelarik. Horietatik zortzi (8) Eibarko Legarre auzokoetan ibilitakoak dira eta beste hamabiak (12) eratu berriak izanik. Guztiak ‘Beti txarto’ izeneko elkartera bildu dira, funtzionamendu araudia eta txandak adostuz. Taldeen banaketa beren musika estiloaren arabera, ondorengoa da:

 

  • 15 pop-rock musika lantzen dute.
  • 4 musika elektronikoa.
  • 1 folk estiloa lantzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin