Alba Sarrauteren konpainiak ‘Mirando a Youkali’ obra antzeztuko Lobianon

11.03.10
Kultura eta Gazteria

Alba Sarrauteren konpainiak ‘Mirando a Youkali’ obra antzeztuko du bihar Lobiano Kultur Gunean, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta Emakumearen Nazioarteko (martxoaren 8ko) egitarauaren barne txertatzen da. Sarrerak 5 euro balio du eta udal kultura saileko bulegoetan erosi daiteke biharko arratsaldeko 3ak arte edo, osterantzean, sarreran bertan. Ikuskizuna barietate tragikomiko gisa planteatzen da eta hirurogei minutu irauten ditu.

Sinopsia

Arimari umorez eta zirkuaren estiloaz begiratzen dioen ikuskizuna da, kabareta eta womanshow-ren arteko, poetikotasun eta komikotasunaren artean dagoena, gizakion bizitzaren zentzu sakonaren irakurketa egiten duena, nahiz eta galderak ez dituen erantzuten.

Gizartearen zama gainean izanik eta porrot egitearen beldurrez bizitzea, inozentzia eta askatasuna galtzea. Heriotzaren beldur, heriotzaren zalantzaz, norbere buruarekiko; gizakiarekiko zalantzaz bizitzea. Birjinatasun organikoaren bilaketa, garapenaren onarpena. Mirando a Youkali ikuskizun femeninoa da, arima umorez eta zirkuko pailazoaz bizkortzen duena. Pailazoak musikalen eta kabaretaren teknikak uztartzen ditu, Koltés, Baricco, Saint-Exupéry, Miguel Hernández, Rousseau, Brecht... eta beste autoreen testuak hezurmamitzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin