Erabiltzeko lagatze hitzarmena sinatu dute Udalak eta autogestionatuko duen Beti Txarto elkarteak

12.03.10
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udalak eta herriko musika taldeak batzen dituen ‘Beti Txarto’ elkarteak hitzarmena sinatu dute, zeinaren bidez entseguetarako Ongarain altxatu den eraikin eta lokalak erabiltzea lagatzen dioen. Carlos Totorika alkateak eta Jabi Barrutia ordezkariak asteazken iluntzean sinatu zuten hitzarmena eraikinean bertan, azpiegitura inauguratzeko egin zen ekitaldiaren barne. Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendaria, Nacho Rodriguez Puertas bertan izan zen Udalbatzako hainbat zinegotzirekin batera. Ekitaldira bertaratu ziren zinegotziak Felix Prol, Mari aAsun Ardanza, Natividad Alonso, Victor Ferrero eta Eva Fernandez dira. Ekitaldi horren bidez agintariek urte hasieratik lanean eta entseguetan dabiltzan taldeak eta horiek kideak ezagutu ahal izan zituzten. Azpiegitura berria erabiltzaileek beraiek autogestionatzen ari dira, beraiek argindarraren, uraren, garbitasunaren eta administrazioaren kontzeptuei dagozkien gastuak gain hartuko dituztelarik. Udalak eraikinaren kontserbazio eta mantenu gastuak gain hartuko ditu.

Eraikina angeluzuzena da eta barrutik ‘t’ letra maiuskularen antzekoa da, sartu eta korridore ba ezker eta eskumara zabaltzen dena, entseguetarako sei aretoetara sartzeko hiruna ate daudelarik. Esan bezala, aretoak sei dira eta bakoitzak 36 eta 42 metro karratuko tamaina dute. Bakoitzean hainbat musika talde ari dira espazioa konpartitzen, nahiz eta bakoitzak bere ekipoak izan. Areto guztiak akustikoki erabat isolaturik daude, bai hormak, sabaiak, nahiz lurra. Zorua arlita produktuaz arindutako hormigoia da eta oihartzunik ez egiteko mantak ditu. Sabaiko plakak, ateak eta hodiak ere akustikoak dira. Egun talde bakoitzak 120 euro ordaintzen ditu hilero. Une honetan lokaletan hogei talde ari dira lanean, guztiak 75 kide batzen dituztelarik. Horietatik zortzi Eibarko Legarre auzokoetan ibilitakoak dira eta beste hamabiak eratu berriak.

Musika-entseguetarako lokalaren eraikina herriko musika taldeetan dauden gazteentzat altxatu da. Eraikin hori Betiondon jaso da, zeramika-eskola zegoen lekuan hain zuzen ere. Proiektu hori gauzatzeak 530.000 euroren kostua izan du. Proiektu hori herriko rock taldeen oso antzinako eskaria da eta horri erantzuna ematera dator. Proiektuari esker 400 metro karratu inguruko espazio estanko eta intsonorizatua bat lortu da, sei entsegu-kabinatan zatituta dagoena. Horietako bakoitzean lau talderentzako leku dagoelarik. Bertan lanean eta entseguetan dabiltzan ‘Beti Txarto’ elkartera bildu diren musika talde guztiak.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude