“Piedra a piedra” haurrentzako antzerki emanaldia Lobianon

12.03.10
Kultura eta Gazteria

“El Teatre de l,home dibuixat” konpainiak “Piedra a piedra” antzezlana Dakar bihar Lobiano Kultur Gunera. Bi emanaldi izango dira, lehena 17:00etan eta bigarrena 18:00etan. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du eta hiru hileko jardueretan barne txertatzen da. Sarrerak 3 € balio du. Obra hau 2 urtetik 6ra bitarteko umeentzat eta familientzat da aproposa.

Antzelan honek 2009. urtean hainbat sari jaso izan zituen, besteak beste, FETEN jaialdikoa (Estatu mailan haurrentzako jaialdi garrantzitsuena) formato txikiko antzezlan onenarentzako saria jasoz. Horrez gain, Max sarietan (Antzerkiaren Goyak) haurrentzako ikuskizun onenarako izendatuta egon zen.

Behin batean, hondartzatik nenbilela, lurra harriz beterik zegoela konturatu nintzen. Harri horiek sailkatu eta gordetzen hasi nintzen ordutik, harriek altxorra balira bezala. Beren barne begiratzen baduzu, gauza bitxiak ikusi ahal izango dituzu.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin