Zuhaitz eguna ospatuko dugu bihar Ermuan
Aurtengoan ere udalak eta herriko ikastetxe zenbait “Zuhaitz eguna” ospatuko dute. Aurtengoan jarduerak biodibertsitatearen inguruan antolatuko dira, 2010. biodibertsitatearen nazioarteko urtea izendatu baita. Ermuan bi jarduera gauzatuko dira, ohikoa den bezala zuhaitzak landatuko dira eta bestetik ikasleekin tailerra gauzatuko da liburutegian.
Lehenengo jarduera biharko egunean gauzatuko da. Ingurumen alorrak eta herriko hiru ikastetxek zuhaitzak landatuko dituzte bihar goizean. San Pelaioko Lehen Hezkuntzako 3. mailakoek 14 zuhaitz landatuko dituzte. Espezieak artzi, lizar eta urkiak izango direlarik. Eskolabarri ikastetxekoek beste 3 zuhaitz landatuko dituzte: haritz, pago eta gereziondo bana. Azkenik, Sallabente ikastetxekoek bi gereziondo landatuko dituzte.
Guztira sei espezie ezberdin landatuko dira gure herrian, zuhaiztien biodibertsitatea handitzen jarraitzeko. Landaketak ikastetxe bakoitzaren inguruko lurretan egingo dira. Landaketa egin ahal izateko bai zuloak eta bai lurraren egokitzea, Brigadaren lan-taldearen barne txertatzen diren lorezaintzako langileak lagundu dute.
Bigarren jarduera tailer bat izango da, udal liburutegiak antolatu eta zerbitzuan bertan gauzatuko duena. Ekintzari “Zuhaitzen bitartez Ermua ezagutzen” titulua jarri zaio. Jarduera martxoaren 17ko asteazkenean gauzatuko da, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera eta 8 urtetik 12 bitarteko gaztetxoentzat pentsatuta dago. Tailerra euskaraz egingo da.
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan