Ur-hornidura bihar eten egingo da hirigunean
Hiriguneko erdialdean dauden hainbat kaleetako etxebizitza eta eraikinek urik gabe egongo dira bihar asteazken goizean hiru orduz, gutxi gorabehera. Zerbitzuak esleiturik duen ANSA enpresak eta udaleko lan taldeak horrela iragarri dute, herritarrak jakinaren gainean jartzeko xedez. Ur etena goizeko bederatzietatik hamabietara bitartean egingo da. Denbora horretan Valdespina Markesaren kalean dagoen arketa batean matxuraturiko balbula batzuk aldatu eta berriak ipiniko dira. Lan hori egin ahal izateko ura hornidura eten egin behar dute eta, horren ondorioz, udalerriko hirigineko zenbait kaletan ez da urik izango denbora horretan.
Udal ur zerbitzua esleitua duen enpresak, ANSAk informazio ohar bat kaleratu eta etenak ukituko dituen etxebizitzetako peoretan zabaldu du. Bertan sarea konpontzeko lanak egin behar direla-eta, sor ditzakeen eragozpenak barkatzeko eskatzen du. Etenak ondorengo kaleei eragingo die: Bizkaia Etorbidea osorik, San Ignacio auzoa, Komentukua, Diputazio, Zeharkaleko 25era arte, San Pelaioko 5, 7, 9, 11 eta 13 eraikinak, Probaleku osorik Zarauztarra jatetxe ohiko kalexka barne eta Valdespinako Markesa. Lanak amaitu bezain pronto, ur honidura eta zerbitzua normaltzea espero dute teknikariek. Gauzak ondo joanez gero, zerbitzu hori lehenago eman ahal izatea ere posible dela adierazi digute.
Lotutako albisteak
Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean