Zuhaitz egunak bost espezie eta 19 ale berri utzi dizkigu herrian

17.03.10
Ingurumena

Beste urte batez, herriko zenbait ikastetxek “Zuhaitz eguna” ospatu dute. Hiru ikastetxek zuhaitzak landatu zituzten beren ikastegien inguruko zonaldeetan. Horri esker, atzotik bost espezietako beste hemeretzi zuhaitz gehiago ditugu herrian. Aurtengoan jarduerak biodibertsitatearen inguruan antolatuko dira, 2010. biodibertsitatearen nazioarteko urtea izendatu baita.

Ingurumen alorrak eta herriko hiru ikastetxek zuhaitzak landatu zituzten atzo goizean. San Pelaioko Lehen Hezkuntzako 3. mailakoek 14 zuhaitz landatu zituzten. Espezieak 5 urki, 4 artzi, 2 haritz eta 3 pago izango zirelarik. Eskolabarri ikastetxekoek beste 3 zuhaitz landatuko zituzten: haritz, pago eta gereziondo bana. Azkenik, Sallabente ikastetxekoek landatutakoak bi gereziondo izan ziren.

Eransten ditugun argazkietan taldeek egindako landatze lanen hainbat une ikus daitezke.

Bestalde, udal liburutegiak gaurko tailer antolatu du. Ekintzari “Zuhaitzen bitartez Ermua ezagutzen” titulua jarri zaio. Jarduera gaur gauzatuko da, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera eta 8 urtetik 12 bitarteko gaztetxoentzat pentsatuta dago. Tailerra euskaraz egingo da.

  • Zuhaitzak lantzeko jardueran parte hartu zuen Eskolabarriko taldea eta Mª Ardanztza zinegotzia
  • Argazki honetan zuhaitzak landatzen parte hartu zuen Sallabenteko ikasle eta irakasle taldea
  • Argazki honetan zuhaitzak landatzen ibilitako San Pelaio ikastetxeko ikasleen talde bat

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
Energia Egunaren bigarren edizioa ospatuko dugu Ermuan

Urriaren 24ko larunbatean, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunean
Imagen
20.07.26
Ikastetxeek positibotzat jo dituzte ingurumen-hezkuntzako tailerrak, ikasturtea bukatzeanan

Jarduerek ingurunearekiko interesa pizten, sentiberatasuna areagotzen eta talde-lana indartze dutela deritzate