Txalo Produkzioak ‘Arrastoa’ obra antzeztuko Lobianon

18.03.10
Kultura eta Gazteria

Txalo Produkzioak ‘Arrastoa’ obra antzeztuko du bihar Lobiano Kultur Gunean, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Antzezpena Begoña Bilbaok zuzentzen du eta euskaraz izango da. Obra intrigadun polizia-komedia bat da, Anthony Shafferrek idatzitako eleberrian oinarritzen dena. Taulara aterako diren aktoreak hiru dira: Ramón Agirre, Juan Garai eta Asier Hormaza. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta lehen lau hileko egitarauaren barne txertatzen da. Sarrerak 5 euro balio du eta udal kultura saileko bulegoetan eros daiteke gaur arratsaldeko 3ak arte edo, osterantzean, bihar sarreran bertan.

Sinopsia

Andrew Wyke intrigazko nobelagile ospetsua da. Jokozale amorratua, munduko txoko guztietatik ekarritako jokoz betea du etxea. Egun batean, Milo Tindlek bisita egingo dio. Tindle italiar jatorriko gizon gaztea da, bidai agentzia baten jabea. Elkarrekin solasean eta tragoxka bat edaten ari direla, Andrewk plan bat proposatuko dio Milori: ustez biak irabazle irtengo diren joko arriskutsu bat. Erremediorik gabe harrapatuko zaituen intriga.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin