Fanfare du Belgistan: kalitatezko jazz ijitoa!

18.03.10
Kultura eta Gazteria

Bizkaiko Blues eta Jazz Zirkuituak aurtengo lehen hiruhilekoari amaiera emango dio Ermuan, Belgitatik datorkigun Fanfare du Belgistan izeneko talde akustiko bereziaren emanaldiarekin. Emankizuna Lobiano Kultur Gunean egingo da datorren larunbatean, iluntzeko zortzietatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du eta udal kultura saileko bulegoetan eros daiteke gaur arratsaldeko 3ak arte edo, osterantzean, emanaldiaren egunean bertan sarreran.

Belgistan ez da mapa batean aurkitzen erraza, lurralde geografikoa baino musika proposamena baita, non Balkanetako doinu ijitoek eragindako metala Ipar Afrikako perkusioarekin uztartzen den, non jazzaren inprobisazioak Arabiako moldeekin eta Afrobeatarekin bat egiten duen. Urte batzuk joan dira talde hau Bruselan Fanfare du Belgistan izenarekin osatu zenetik. Zazpi lagun biltzen dira taldera, horietatik bost saxofoia, tronpeta eta sousafoia jotzen eta beste bi derbouka, karkaba eta guembri (Marokoko Gnawa herriko laud baxua, hiru hari dituena) perkusio tresnak jotzen. Jazz ijitoa. Musika akustiko beroa! Instrumentazioari erreparatuz gero, talde hau, gaur-gaurkoz, gnawa orkestra batekin nahasirik Ekialdeko Europako fanfarre baten antz handiagoa duen arren, findu egin da taldearen estiloa, inspirazio iturriak ugaritu egin dira, eta errepertorioa “belgistandar” peto-petoa da.

Belgistango fanfarreak urteak eman ditu bere dohainak kalean, jaialdietan eta festetan erakusten. Talde honek, hasieran, orain dela zortzi bat urte, balkandar kutsuko errepertorioak uztartzen zituen turkiar, bulgariar, errumaniar eta ijito moldeko pasarte tradizionalekin. Azken urteetan, berriz, biderkatu egin ditu topagune aberasgarriak: hiru urte luzeetan Barbackeko Ogroak taldeari lagundu dio hark egindako biran (Barbackeko Ogroak taldeari sarri lagundu izan dio eszenatokietan, baina zenbaitetan fanfarreak hartzen zuen protagonismo osoa, taulan talde bakarra izanik). Belgistan taldeko musikariek Néry abeslariarekin bat egin zuten 2006an Matthieu Chédidek abeslariari eginiko albuma osatzeko, eta lan honi zer izenburu eman eta... azkenean, Belgistan izena jartzea erabaki zuten. Belgistango fanfarreak berezko dituen lanez gainera, pop taldeetan (Applause), elektro-ikus-entzunezko esperimentaletan (Stairplex) eta berriki Parisen entzundako Black Light Orchestra harrigarrian ere ikusi izan ditugu musikari ausart hauek.

  • Argazki promozional honetan Fanfare du Belgistan taldeko kideak ikus ditzakegu

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude