'Batu' taldeak bere proposamen musikala dakarkigu Lobianora

24.03.10
Kultura eta Gazteria

Batu taldeak kontzertua emango du ostiraleko 22:15etan Lobiano Kultur Gunean. Sarrerak 5 euro balio du eta Lobianon bertan eros daiteke aldez aurretik ostiral arratsalderarte edo, osterantzean, ekitaldia hasi aurretik sarreran bertan. Ikuskizuna udal Kultura sailak antolatu du eta hori aurtengo lehen lau hileko programazioaren barne txertatzen da.

Batu musikari euskaldun eta afrikarraren arteko harreman ondorioz sortutako taldea da. Taldeak perkusioa oinarri moduan erabiliz doinuz beteriko beste erritmo batzuetara garamatza kontinente ezberdinen arteko bidai aberatsean. Batu hirukotea da. Bere kidea kondokoak dira: Djibril Thior, Afrikako folk musikaren erregea: gitarra eta ahotsa; Buba baita gitarra jole eta kantaria, eta euskal perkusio-jolea, Oier Perez, Txanprax.

  • Argazkian Batu euskal eta afrikar musika uztartzen duen taldearen kideak ikus ditzakegu ikuskizuna iragartzeko kartelean taldea

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin