Gazteriarentzako jarduerak apirilean ere jarraituko

30.03.10
Kultura eta Gazteria

Ermuko gazteriak apirilean ere bere adin eta gustura egokitutako jarduerak gauzatu ahal izango ditu Betiondo Kirol Gunean. Hamabi urtetik 14ra bitartekoek adinekoekin batera tailerrak eta bestelako jarduerak egiteko elkartu ahal izango dira. Ermuko Udaleko Gazteria Zinegotzigoak aurreko hilean berreskuratutako “Asteburu gazteak” programaren apirileko egitarauren berri mena du. Izan ere, ekimenak jasotako harrena ona ikusita, hori luzatzea eta apirilerako programazio berria eskaintzea erabaki baita. Izen-ematea zabalik dago, apirilaren 13ra arte. Plazak mugatuak dira. Izena emateak 3 euro balio du.

Jarduera programaren bi larunbata aurreikusten du apirilean, datorrena hilabet berezia izango baita tartean Aste Santua baitago. Hori horrela jarduerak apirilaren 17 eta 24rako proposatzen dira. Lehen larunbatean kamiseta bat dekoratuko dute partaideek, tailerra begirale batek gidatuko duelarik. Bigarren larunbatean, mini olinpiadak jokatuko dituzte izan ematen dutenek. Horiek guztiak Betiondon gauzatuko dira, arratsaldeko laurak eta erdietatik seietara bitartean.

Informazio gehiago nahi izanez gero ikus programa webgunean, (pdf-an, Lobiano Kultur Guneko 943 70 87 00 telefonora deitu edo honako posta helbidera idatzi: oij-gib@udalermua.net.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu