HAPN behin-behinekoz aldatzea onartu da, Lomi-Power 17. EU mugatzeko
Udalbatzarrak Hiri-antolamendurako Plan Nagusia (HAPN) behin-behinekoz aldatzea onartu zuen atzoko bileran, Lomi-Power 17. exekuzio unitate berri baten eremua mugatzeko. Erabakia PSE-EE-PSOE, PP eta EAJ-PNV udal taldeen aldeko botoekin hartu zen. Bestalde EB-Berdeak taldea abstenitu egin zen. Erabakia behin-behinekotasunezko izaera duenez, orain Euskadiko Lurralde Ordenaziorako Kontseiluak proposamenaren inguruan luzatuko duen txostenari itxaron beharko zaio, hori loteslea baita. Proposamenak, jada, badu Ermuko Udal Plangintzako Aholku Batzordearen babesa, organo hori alde agertu baita.
Carlos Totorikak atzo adierazi zuenez unitate horretan “129 etxebizitza (60 libre, 40 babes ofizialeko eta 29 tasatutako) eraikitzea eta hirurehun aparkaleku eta beste 120 ibilgailuentzako txandakako parkinga egitea aurreikusita dago”, Unitate berri horretara “N-634 errepide azpitik joan ahal izango dira autoek eta baita oinez pertsonek ere, bertara nahi Bizkaia Etorbidera edo Torretara doazenen segurtasuna bermatuta izanik” gehitu zuen. Horrez gain, “operazio horrekin erabileretan aldaketa garrantzitsu bat ere lortuko dela” azpimarratu zuen, “industria bat hirigunetik ateratzen eta bere jarduna mantentzen lagunduko delako”.
EB-Berdeka taldeko Eva Fernandez zinegotziaren esanetan bere taldea aparkalekuaren arazoari konponbide bat eman beharrarekin ados dago. Ez ordea, etxe gehiago eraikitzearekin, esan zuen “hutsik edo Izelaietan, Abeletxen, eta abar… bukatu gabea daudenak asko direlako”. Fernandezek proposatu zuen “eraikitzaileekin akordioak gauzatzea edo unitatea gizarte edo kultur ekipamenduetara, zonalde berdetara edo bestelakoetara erabiliz, ez ordea zementu gehiago”.
Totorika alkdateak EB-berdeak taldearen jarrera “koherentzia eza ” gisa jo zuen. Bere hitzetan “eraikuntza ez eta erosketa dago geldirik –Aldapako kasua salbu- “ eta Ermuan egun 50 bat etxebizitza libre izango direnaren datua eman zuen. “Ez dira larregi azpimarratu zuen, eskaria jaitsi izan arren koiuntura ekonomikoaren eraginez”. Agintariak gogora ekarri zuen EB- Berdea taldeak abstenitu egin zela gazteek alokatzeko babestutako 55 apartamendu eta BO beste 18 etxebizitza eraikitzeko proiektua esleitu zutenean ere. Nire ustez, boto horrek erakusten du “alderdia praktikan babes ofizialeko etxebizitzen aurka egiten duela”.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da