Aldundiak Ermuko saihesbidearen trazadura proiektua onartu du eta hori egiteko bide plan berezia baita ere
Bizkaiko Foru Aldundiak Ermuko saihesbidearen trazadura proiektua behin-behinekoz onartu du eta jendaurreko eta irizpen ofizialeko izapideak ireki ditu, errepideen arloko arautegiaren ondorioetarako eta baita dagokion ingurumenaren gaineko eraginaren azterketari dagokionez ere. Aldundiak proiektuaren ale bana diali digu Zaldibar eta Ermuko udaletxeoi. Erabakia martxoan hartu zen eta horri zabalkundea eman zaio lurraldeko bi egunkaritan iragarkia kaleratuz eta baita Bizkaiko Aldizkari Ofizialean , apirilaren 6ko alean, argitara emanez. BOBan argitaratu eta gero, proiektu hori jendaurreko erakustaldian jarri da hogeita hamar (30) egun baliodunez, proiektua Bizkaiko Aldizkari Ofizialean edo Ermuko eta Zaldibarreko udalen iragarki oholetan argitaratu zen egunaren biharamunetik aurrerako lehenengo egun baliodunetik zenbatzen hasita; horren guztiaren xedea da epe horretan errepidea interes orokorrekotzat hartzea justifikatzen duten inguruabarrei eta trazatuaren kontzepzio orokorrari buruz egoki irizten zaizkien alegazio eta oharrak aurkeztu ahal izan daitezela.
Gure udalean proiektua aztergai dago apirilaren 7tik. Proiektu trazaduraren gaineko xehetasunak eta kontsultak udal bulego teknikoan egin daitezke, udaletxeko bigarren solairuan duen bulegoan. Horrez gain, espediente osoa eta agiri teknikoak Interbiak Bizkaiko Hegoaldeko Akzesibilitatea, S.A. foru sozietate publikoaren bulegoetan (Bilboko Kanariar Uharteen kaleko 19. zenbakian, 1. solairuan) ere aztertu eta dagozkion alegazio eta oharrak aurkeztu ahal izango dira; nolanahi ere, alegazio eta ohar horiek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4. artikuluan zehazten diren tokietako edozeinetan ere aurkez daitezkeelarik.
Ermuko saihesbidea proiektua gauzatzeko aurrez ikusitako epea berrogeita bost (45) hilabetekoa da eta aurrekontua ehun eta hogeita hamar milioi zazpiehun eta hogeita hamabi mila laurehun eta bederatzi euro eta laurogeita hamabost zentimo (130.732.409,95 euro), Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legeko 131. artikuluaren arabera.
Erabaki biak jendaurrera jarri dira hogeita hamar eta berrogeita bost egunetarako, hurrenez hurren
Foru Aldundiak ere, martxoko egun berean Ermuko saihesbidea egiteko bide plan berezia ere onartu zuen, zeinak Ermua eta Zaldibarreko udalerriei eragiten dien, horiek barne hartzen baititu. Erabaki eta Plan hori jendaurrean erakusteko xedez, berrogeita bost (45) egun balioduneko epea zabaldu duelarik, planari buruzko azken argitalpenetik aurrera zenbatzen hasiko direnak. Planaren berri argitaratzeko iragarki bat jarriko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta lurralde historikoan hedatuen dauden egunkarietako bitan, euren burua plan horren eraginaren pean ikusten dutenek aukera izan dezaten euren interesen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.
Lotutako albisteak

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Beatriz Gamiz alkateak proiektuaren egoera eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte Ermuan egindako bileran