“Humanus Comicus” kabareteko ikuskizuna Lobianora dator

15.04.10
Kultura eta Gazteria

Sebastian Guz aktore argentinarrak ‘Humanus Comicus’ obra antzeztuko du bihar Lobiano Kultur Gunean, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta aurtengo lehen lau hileko egitarauaren barne txertatzen da. Sarrerak 5 euro balio du eta udal kultura saileko bulegoetan erosi daiteke biharko arratsaldeko 3ak arte edo, osterantzean, sarreran bertan.

Niño Costriniren sortzaileak kabaret ero bat dakarkigu, umorez eta zirkuko elementuez gainezka datorrena. Zoroetxeko pertsonaiak mundu absurdo bati bizia emango diote. Gainbehera datorren mago oso zorrotza; arazoak dituen fakirra edo sinestezineko akrobaziak egiten dituen bikotea Humanus Comincus umorezko klabean dagoen obran aurkeztuko dizkigun pertsonaietariko batzuk dira. Bakarlariak ikusleekin batera modu interaktiboan eta klownean oinarrituriko lana, umore fisikoa, parodia eta komedia bisuala uztartuz.

Sebastián Guz, Niño Costrini, Neuquén (Argentinan) herrian jaiotakoa da. Madrilen klown ikasi zuen, eta hiriburu horretan eta Balear irletan bizi da tarteka. Klown Raquel Zocolowich Fogonada eta Walter Velásquezekin ikasi zuen; zirkoa aldiz Buenos Aires hiriko Criolloan, malabareak egiten Antoliorekin eta mimoa lantzen Paola Matarekin. Tailerrak egin izan ditu mundu osoan zehar, esaterako, Argentinan, Mexikon, Italian edota Espainian bertan. Horrez gain, Xiclo izeneko zirkuaren sortzaileetariko bat da. Xiclo Argentinako kale zirkuko lehen elkartea da, nazioarteko hainbat sari jaso izan dituena, besteak beste, ondorengoak:

  • 2007an Lehen saria Daidogei World Cup delakoan
  • 2004an Lehen saria Festiclown delakoan
  • 2003an Lehen saria Valladolideko jaialdian

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin