Katraskracia taldeak ‘Microglophone’ lana dakar Lobianora

16.04.10
Kultura eta Gazteria

Kataluniako “Katraskracia” konpainiak " Microglophone” izeneko obra dakar bihar Lobianora, arratsaldeko 5etatik aurrera. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta aurtengo lehen lau hilekoaren programazioaren barne txertatzen da. Sarrerak 3 euro balio du. Emanaldia adin guztietako ikusleentzat eta bereziki familientzat aproposa da. Keinuetan oinarrituriko umorea, klown teknika eta zirkua uztartzen dituen ikuskizun honek 50 minutu irauten ditu.

Sinopsia

Kubo handi bat. Leherketa bat. Bat-batean, antzerkia fisikoa, zirko eta klowneko ikuskizuna agertzen da. Ezustekoak, musika eta irudimena izango dira protagonistak. Mugimenduak, soinuak sketch-ak, asmakizunak, eta abar… Umore zorrotzak eta hainbat ekintza bata bestearen atzetik josita, publikoaren zoramena eta haren barreak sortaraziko ditu.

Microglophone sentiberatasuna duen ikuskizuna da, dibertigarri eta hunkigarria, non eszenetako bakoitzak bere bizitza propioa duen eta bere osotasunean istorio propioa eratzen duen. Hainbat sketch txikiez –buruhausgarri baten bezala- osaturiko proiektu artistikoa, guztiak elkartu gero istorio konplexua eratzea ahalbidetuko digutenak.

  • Sormena lantzeko tailerrean parte hartu zuen Eskolabarriko ikasle taldea

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin