Isabel Garcia ermuarraren pintura ikusgai dago Lobianon

21.04.10
Kultura eta Gazteria

Udal Kultura sailak antolatutako pintura erakusketa jarri berri da aste honetan Lobianon, hain zuzen ere behe solairuko bi aretoetan. Bilduma Isabel Garcia pintore ermuarrarena da eta erakusketa udal kultura sailak antolatu du. Sailak erakusketa iragartzeko xedez, kartela. kartela argitaratu du. Bilduma ikusgai egongo da datorren maiatzaren 2ra bitartean. Erakusketa astelehenetik ostiralera eta arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean bisitatu daiteke. Larunbat, igande eta jai egunetan eguerdiko 12etatik ordu 2etara goizez eta 18:00etatik 20:00etara arratsaldez. Sarrerarik ez da kobratzen, doan da.

Pintore autodidakta baten obra interesgarria

Isabel Garcia Vicente pintore autodidakta dugu, bere kasa margotzen ikasi duena. Erakusketa berrogei koadrotik gorako bilduma osatzen dute,zeintzuk Lobianoko hormetan ikus ditzakegu. Guztiak oleoak dira eta estilo figuratiboa lantzen dute. Horietan hainbat gai jorratu ditu: pertsonen erretratuak, paisaiak, ohiturak, eta abar pintatu dituelarik. Marrazkiok tamaina ertainekoak dira.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin