Maite Arroitajauregik ‘Mursego’ lana dakar Lobianora

23.04.10
Kultura eta Gazteria

Maite Arroitajauregi eibartarrak "Mursego” izeneko bere proiektua dakar gaur Lobianora, iluntzeko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta aurtengo lehen lau hilekoaren programazioaren barne txertatzen da. Sarrerak 5 euro balio du. Hori Lobianon erosi ahal izango da arratsaldean eta bertako takilan baita ikuskizuna hasi artean.

Mursego izena du Maite Arroitajaureguiren proiektu berriak. Maite aurretik hamaika proiektutan aritu da lanean: Anari, Lisabö, Napoka Iria, Kokein, eta abar. Baina orain bakarka egiten ari da bere ibilbide berria. Mursegok Maiteren beste alor bat musikari gisa aurkeztu nahi digu. Biolontxeloa ardatz nagusi duela beste hainbat musika tresnarekin eta bere ahotsarekin agertuko da eszenatoki gainean, haiekin jolasean: loop station pedala, perskuio txikia, panderoa, casioa, ukelelea, eta abar, horiek guztiak uztartu eta lenguai musikal berria sortuz.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin