Gipuzkoa Kutxak bulego berria ireki du gaur Ermuan eta jada bi ditu Bizkaian

26.04.10
Ekonomia eta Ogasuna

Gipuzkoa-Donosti Aurrezki Kutxak –GK-k- bulego berria ireki du gaur Ermuan eta honakoarekin jada bi sukurtsal ditu Bizkaiko lurraldean. Bulegoa Bizkaia Etorbideko 8. eraikinaren etxabean dago kokatuta, lehenago Banco Hispanoamericano zenaren lokal eta kokapenean, 634 errepide nazionalaren alboan. Bulego berri hau entitateak Bizkaian ireki duen bigarrena da, 2009ko irailean Durangon, Ezkurdi plazan, zabaldu baitzuen. Bulegoak 2521. zenbakia du, berrehun metro karratu baino gehiago hartzen eta kutxazain automatikoa eskaintzen ditu.

Bulego honetan hiru langilek egingo dute lan. Bere zuzendaria Atsegin Uzuriaga da eta bere aginduetara lan egingo dute Alessandro Dentici eta Koldo Diaz lankide eta kudeatzaileek. Hiruak entitateak dituen beste bulegoetatik etorri dira Ermura lan egitera. Atsegin Uzuriaga zuzendariak adierazi digunez “gure jarduera partikularrei zuzendurik dago, horien garapena erraztu nahi baitiegu merkatuan lehiakortasun gorena duten produktu, zerbitzu finantzario eta para-finantzarien aukera zabala eskainiz”.

Datorren astelehenetik aurrera, -maiatzaren 3tik aurrera- bulego berria etenik gabe zabalik izango da goizeko bederatziak laurden gutxiagotik (8:45etatik) arratsaldeko bostak laurden gutxiagora (16:45etara) bitartean, astelehenetik ostegunera zerbitzurik onena eskaintzeko xedez. Ostiraletan, aldiz, ordutegia goizekoa izango da 8:45etatik ordu bietara bitartekoa. Bulegoa Bizkaia Etorbideko 8an, etxabean, dago eta bere telefonoa 943 25 73 50 da.

Kutxaren sukurtsal sarea 339 bulegok osatzen dute, horietatik 133 Gipuzkoan bertan daudelarik. Euskadiko Autonomi Erkidegoko lurraldeetan aldiz, hiru bulego besterik ez du bat Gasteizen, eta bi Bizkaian, bata Durango eta bestea Ermuan.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Aurtengo Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko hilabete izango

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea
Imagen
21.02.25
Ermuarrek hurrengo aurrekontuko 250.000 euroen erabilera erabakiko dute

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko
Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa