Letra galiziarren jardunaldiek igandean hasiko dira

30.04.10
Gizartea

Herriko zentro galiziarrak eta ermuarrak letra eta idazle galiziarren inguruko jardunaldiak ospatzen hasiko du igandean. Jai horiek aurten hogeita seigarren edizioa betetzen dute. Herriko Zentro Galiziarrak, bere zuzendaritza batzorde ezberdinak eta kideak hogeita bost urteko lana egin ditu, kalerik egin gabe, urtero jaiokin gozatu ahal izateko. Aurtengo egitarauak zentroko presidente berriaren –José Luis Gonzalez, ‘Poxpoloren’- hitzaurrea dakar eta baita, herriko alkate Carlos Totorikaren hitzak. Azken horietan herriko lehen agintariak ondorengo desioa adierazten du: ermuar guztiak eta bisitatu nahi gaituen oro animatuz galiziar kulturaren jai handi honetara hurbiltzeko.

Aurtengo edizio Uxio Novoneyra olerkariari dedikatu zaio. Ekintzen egitarau ofizialari esan bezala igandean emango zaio igel lehiaketarekin, astelehenetik aurrera girotzen joateko, nahiz eta ekitaldi gehien eta garrantzitsuenak datorren asteburuan gauzatuko diren, hau da maiatzaren 7tik 9ra. Jarduera nagusien zerrenda ondokoa da:

  • Maiatzak 7, ostirala
    • 19:00etan. Galiziako bandera udaletxeko mastan jarrito da.
    • 19:30etan: Olagarroa salduko duen etxola irekiko da.
    • 22:30etan: folk kontzertua, Nemon eta Nahasiak proiektuekin.
    • 02.00etan: Queimada egingo da Ambigú tabernan.
  • Maiatzak 8, larunbata
    • 11:30etan. Dantza taldeen kontrentrazioa: Ermuko ‘Txindurri’ eta ‘El Rocio’ taldeak eta Barakaldoko ‘Gaitas Doces Lembranzas’ taldea.
    • 11:45etan: San Isidro kaletik plazarainoko kalejira.
    • 12:00etan: Jaiak aurkezteko pregoia.
    • 12:15etan: Dantza erakustaldia, aipaturiko taldeen eskutik.
    • 13:00etan: ‘D´tacon”, orkestraren goizeko emanaldia.
    • 14:00etan: Barakaldotik etorritako ‘Gaitas Doces Lembranzas’ taldearen emanaldia, S. Isidro kalean.
    • 15:00etan: Adiskidetze bazkaria.
    • 19:00-22:00: ‘D’tacon’, orkestraren arratsaldeko emanaldia. Gauean dantzaldiak aurrera jarraituko du, goizaldera artean.
  • Maiatzak 9, igandea
    • 11:30etan: Dantza taldeen kontzentrazioa: Flor de Tomillo, Zumake eta Gasteizko Arte Galega.
    • 11:45etan: San Isidro kaletik plazarainoko kalejira.
    • 12:00etan: Dantza erakustaldia, aipaturiko folklore taldeen eskutik.
    • 12:00-13:00etan: Ohorezko ardoa, laguntzaileentzako.
    • 13:00etan: ‘Dtacon’, orkestraren eguerdiko emanaldia.
    • 19:00-22:00etan: ‘D’Tacon’, orkestraren arratsaldeko emanaldia.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du