Tribial Feminista aurkezteko ekitaldia
Arrasate, Basauri, Ermua, Ondarroa eta Zierbenako udaletako eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen Berdintasun sailek Tribial jokoaren bertsio feminista prestatu dute. Joko horren bertsio berria bihar eguerdian aurkeztuko da Basaurin egingo den ekitaldian. Horretarako jokoaren argitaratzaileek hedabideen aurreko agerraldia egingo dute bertako Sozial Antzokian. Tribial feminista hau didaktikoa da. Guztira 1.200 galdera ditu, eta bertan Historia, Arte eta Literatura, Geografia, Ikuskizunak eta Zientzia dira eta lantzen diren gaiak. Galdera horien bidez begi bistan geratzen da emakumeek eremu horietan egindako ekarpenak.
Jolas honen protagonistak emakumeak dira: kirolariak, intelektualak, artistak, ikerlariak, feministak eta, oro har, mendetasun maskulinoa zalantzan jartzen ausartu diren gehienak. Jolasaren helburua, beraz, historiaren eta kulturaren ikuspuntu androzentrikoa kolokan jartzea da, ikuspuntu horren bidez gizonak baitira diziplina guztien erdigune eta neurria.
Tribial Feminista Arrasateko, Basauriko, Ermuko, Ondarroako eta Zierbenako udaletako eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen Berdintasun Sailek b bultzatu eta prestatu dute. Irudiak: Patirke Arenillasenak dira. Maketazioa: Marra Servicios Publicitarios enpresak egin du. Eta azkenik, testuak: UNA gestión & comunicación eta Silvia Pirisek prestatu dituzte.
Lotutako albisteak
Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Eli Marín Gargalloren lana da eta ‘Martxoaren 8ko 'jardueren programaren azala izango da
Kanpainak maitasuna aldarrikatzen du, berdintasunezko harreman osasuntsu eta aberasgarriak izanda
